Zapategi eremua

Zapategi eremua

 

PROIEKTUA, DATUTAN:

  • Azalera: 50.164,34 m2
  • Jarduera ekonomikoetarako eraikinak: Gureak-ek 4 eraikuntza izango ditu, eta Elkar Fundazioak 1. Guztira, 70.555 m2 eraikiak.
  • Ingurunea:
    • Inguruan ondo integratua eta jendearen joan-etorrietarako atsegina.
    • Gune berdea
    • Ibaiarekiko lotura abegikorra
    • Bidegorria eta oinezbidea
  • Aparkalekuak: 383 toki
  • Obra hasiera: 2020. urtearen erdialdera.
  • Aurrekontua: 27 milioi euro (Gureak) + 18 milioi (Elkar) = 45 milioi euro

 

 

GUREAK

  • Helburua: Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK enpresa-taldeak.Nagusiki, industriaren, zerbitzuen eta marketing-aren sektoreetan jarduten du.
  • Sorrera: 1975. urtean.
  • Giza taldea: 5.137 pertsona.
  • Fakturazioa: 201.000 milioi euro.

 

 

ELKAR FUNDAZIOA

  • Helburua: Euskararen eta euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzeko asmoz sortu zen Elkar Fundazioa.
  • Sorrera: Sorrera bikoitza du. Hego Euskal Herrian, Jaka anaiak 1970 hamarkada hasieran, liburuak salduz hasi ziren. Ipar Euskal Herrian, 1972n, Elkar argitaletxea sortu zen. Bi bidetatik hasi eta eratutako taldeak Fundazio izaera hartu zuen 1996an.
  • Giza taldea: 433 pertsona.
  • Fakturazioa: 120 milioi euro.

 

 

BESTELAKO EZAUGARRI BATZUK

Hasieratik egon da elkarlanerako bokazioa eragile guztien aldetik.

Usurbilgo balio eta nortasun ikurrekin bat egiten duen proiektua da.

Interes publiko eta pribatua orekatu da, ikuskera publikoa eta enpresen beharrak koordinatuz.

Kultura eta inklusibitatea, pertsonen ongizatea azken batean, dira garapen ekonomiko eta sozial honen motorrak: guztion onerako den ekonomia sustatzen dute.

950 lanpostu inguru birkokatu dituzte.