Parte-hartze prozesua. Bigarren fasea (2022)
Parte-hartze prozesua. Bigarren fasea (2022)
Usurbilgo zaintza eredua eraikitzeko parte-hartze prozesua bigarren fasean sartu da, ekosistema berria inplementaziorako bide orria sortzeko. Hemendik aurrera, talde berezituetan egingo dute lan, zazpi guztira: zerbitzuena, ehun komunitarioarena, pertsona erabiltzaileena, zaintzaile afektiboena, gizarte zerbitzuena, talde estrategikoa eta talde eragilea. Bakoitza lanketa propioa egiten ari da, baina elkarrekin zenbait saio ere egingo dituzte.