Formakuntza / akonpainamendu proposamena
Formakuntza / akonpainamendu proposamena
HELBURUAK
- Zaintza modu intentsiboan behar dutenen eta haien zaintzaile profesional zein afektiboen bizi kalitatea hobetzen laguntzea.
- Usurbilen formakuntza / akonpainamendu eskaintza egonkorra izatea.
HARTZAILEAK
- Usurbilgo zaintza ekosistemako zaintzaile profesionalak eta afektiboak.
METODOLOGIA ETA MAIZTASUNA
Gaiak eta saioak kasu batzuetan ezberdinak izatea aurreikusi da, beste batzuetan berdinak izan arren, ikuspegi ezberdinetik landuko dira eta besteetan bi taldeak elkartuz (adib. laguntza teknikoak).
- Urtean 4 saio.
- Urte hasieran urte horretako 4 saioen inguruko datak zehaztuko dira.
- Hiru hilabetean behin bataz beste saio bat.
- Arratsaldez.
- Iraupena bi ordukoa izatea aurreikusten da.
- Saio guztietan gaian aditua den teknikaria izango da.
LANDU NAHI DIREN GAIAK
Orain arte proposatu eta osatutako zerrenda zaintzaile profesional eta afektiboen ekarpenekin osatu da.
- Autozaintza.
- Gatazkak kudeatzeko estrategiak.
- Dementzia duten pertsonekin hartu-emanak izateko estrategiak.
- Bizi-planak.
- Usurbil herri zaintzailea: komunitatea eta zaintza harremanak.
- Laguntza teknikoak eta trasferentziak.
- Laguntza baliabide orokorrak: zaindoo, sendian, aholkularitzak...
- Baliabide soziosanitarioak.
- ...
Formakuntza plana bizia izatea aurreikusten denez, beharren eta eskaeren arabera moldatu daiteke.
DENOK PARTE HARTZEKO BITARTEKOAK
- Zaintza beharrak dituen pertsonaren zaintzailea (afektiboa zein profesionala) ordezkatzeko doako aukera izango da.
- Norberaren hizkuntzan aritzeko aukera izango da.
