WhatsApp kanala
WhatsApp kanala
Usurbilgo Udalak udal-informazioa herritarrei helarazteko bide berri bat sortu du: WhatsApp kanala. Izan ere, WhatsApp aplikazioak, banakako zein taldekako mezuak bidali eta jasotzeko aukeraz gain, kanalak sortzeko aukera ematen du: kanalaren jarraitzaile eginda, bidaltzen diren edukiak nork bere telefonoan jasotzen ditu.
Aldebakarreko tresna da, kanalaren sortzaileak edo igorleak baino ezin baititu mezuak bidali: udal-jarduna, ekitaldiak, bandoak edota salbuespenezko ohar edo abisuen berri izateko erabiliko da.
Honako sare sozialetan ere jarraitu ahal izango dituzu udalaren albisteak:
Udalak beste bi WhatsApp kanal ditu, gai espezifikoak jarraitzeko: