Usurbilgo Udalaren Berdintasunerako II. planerako inkesta
USURBILGO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II. PLANA EGIN DU UDALAK
Usurbilgo Udalean urteak daramatzagu emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean. 2010. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Tokiko Plana martxan jarri genuen, 4 urteko epealdirako. Horren indarraldia amaituta, 2016an, II. Planaren diseinuari ekin diogu.
Beraz, dagoeneko sei urte inguru dira, udalerrian berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan ditugula eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko une egokia dugu orain.
Izan ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin dugu, eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertu dugu. Modu honetan, jakin ahal izan dugu, azken urteetan, berdintasunaren bilakaera nolakoa izan den, zertan egin dugun aurrera eta zertan ez.
Esan bezala, 2016ean bi lanketa garrantzitsu egin ditugu:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren ebaluazioa.
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren diseinua.
Bukatzeko, 2017an Usurbilgo II. Berdintasun Plana aurkeztu dugu. Hemen irakurri dezakezu