Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako udal institutua
Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako udal institutua
Usurbilgo Udalak 1990ean eman zion programa honi hasiera. Garai horretan Lanbide Hastapena zuen izena, eta ez zegoen araututa eta ez arautua. Haatik, 2015-16ko ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lanbide Heziketako sisteman integratu zen, hau da, sistema arautuan, eta, orduz geroztik, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal institutu publikoa da.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak hezkuntzako eskumen delegazioko udal ikastetxeetan eman daitezke. Usurbilgo Udalak eskumena du arlo horretan. Horrez gainera, Zubietako Lanbide Heziketako ( CIFP Usurbil LHII) eskolari atxikita dago. Publikoa eta doakoa da.
Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude, eta profil profesionala izan behar dute.
Usurbilen eskaintzen diren profilak hauek dira:
15 , 16 eta 17 urteko gazteek eta DBHko graduatua lortu ez dutenek izena eman dezakete. Zikloa gainditu ondoren, Erdi Mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera dute. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratzeko aukera ematen du ere.