Lotura interesgarriak
Etxebizitza komunitario eta kooperatiboak han-hemenka garatzen ari den etxebizitza eredu berri bat da. Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo hainbat proiektu ari dira garatzen, eta horiek denak hartu ditugu aintzat Txirikorda proiektua abiatu aitzin. Gazteak eta adinekoak elkartzen dituzten etxebizitza komunitarioak Europako iparraldeko herrialdeetan garatzen ari den eredu bat da, baina, Euskal Herrian, artean, ez dago mota honetako eredurik martxan. Zentzu horretan, Usurbilgoa guztiz berritzailea da, aitzindaria.
Hona hemen lotura interesgarri batzuk, eredu honetan sakontzeko:
Errenteria, Euskal Herrian
Errenteriako Udalak gazteentzako etxebizitza komunitarioa sustatu du, udalarena den eraikin publikoan.
La Borda etxe kooperatiba, Bartzelonako Sants auzoan
Bartzelonako Udalak 75 urterako lagatako lur publikoetan egin dute eraikina. Kooperatiba batek bultzatutakoa da, eta izaera komunitarioa du.
Trabensol, Madril
Kooperatiba batek sustatuko adinekoentzako etxebizitza komunitarioa.
Entrepatios, Madril
Etxebizitza komunitarioa sustatu nahi duen kooperatiba.
Ametsak Sortzen Comunidad Cohousing Erkidegoa, Euskal Herrian
Cohousing edo etxebizitza kolaboratiboen proiektuak sustatzen dituen elkartea.
Abaraska etxebizitza kooperatiboa, Euskal Herrian
Donostian etxebizitza kooperatibo baten proiektua lantzen ari den elkartea