1. Etxebizitzaren izaera orokorra

Etxebizitzaren izaera orokorra · 2019-01-26

Larunbatean abiatu zen Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren proiektua definitzeko prozesua. Lehen lan-saio honetan, etxebizitzaren izaera orokorra izan zuten hizpide parte-hartzaileek. Talde ederra osatu zen, gazte zein adineko, eta elkarlanean aritu ziren, talde dinamika ezberdinetan, izaera komunitarioaz hausnartzen, ideiak kontrajartzen edota zalantzak plazaratzen.