Txirikorda jardunaldiak

Txirkorda jardunaldiak

2022ko irailean Txirikorda jardunaldiak egin ditugu, Usurbilen, belaunaldi arteko proiektu komunitarioa martxan jarri aurreko lanketa gisa. Jardunaldietako bideoak eta proiektua azaltzeko bizilagun potentzialei etxera banatutako eskuorria kontsulta ditzakezu hemen.

 

Dokumentuak

Harrera gida

  Deskargatu (PDF)

Bideoak

2022.09.23. Mahai ingurua: belaunaldi arteko esperientziak.

Belaunaldi arteko esperientziak ezagutzeko, bi esperientzia gonbidatu ditugu Txirikorda jardunaldietara: Matiazaleak eta Hernaniko auzo-zaintza proiektua. Matia Fundazioko kide Ainhoa Arrillagak eta Hernaniko alkate Xabier Lertxundik azaldu dituzte, hurrenez hurren.

 

 

2022.09.23. Txirikorda proiektuaren aurkezpena.

Txirikorda proiektua aurkeztu dute, jardunaldietan, Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak eta Mikel Valero Hiritik At kooperatibako kideak.

 

 

2022.09.24. Entrepatios, Madrilgo etxebizitza kooperatiboak.

Txirikorda jardunaldietan etxebizitza eredu komunitario eta kooperatiboak gertutik ezagutzeko, besteak beste, Madrilgo Entrepatios etxebizitza kooperatiboa gonbidatu dugu. Jose Daniel Lopez bertako bizilagunak eman du hango xehetasunen berri.

Hitz-hartzea gaztelaniaz da.

 

 

2022.09.24. Errenteriako gazteen etxebizitza komunitarioa.

Txirikorda jardunaldietan etxebizitza eredu komunitario eta kooperatiboak gertutik ezagutzeko, besteak beste, Errenteriako gazteen etxebizitza komunitarioko kideak izan ditugu. Jenny Mabel Choquetopa Arandak eta Ernesto Fernandez Fernandez bizilagunek parte hartu dute, eta eurekin batera, Miren Peña Zabalduz elkarteko kideak eta Xabier Sanchez Errenteriko Udaleko gazteria zinegotziak.

Aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz egin zuten.