Usurbil Turismoa

650 Usurbil Bizi proiektuak Usurbilen identitatean, baloreetan, ondarean eta proiektu eraldatzaileetan oinarritutako turismo eskaintza proposatzen du, turismo eredu konbentzionala alboratuta. Azken batean, Usurbil ezaugarritzen duen oro bisitariei ezagutarazteko tresna da, modu parte hartzailean eraikia izan dena.

650 Usurbil Bizi proiektuaren izena urtemuga berezi batetik dator. 2021ean bete ziren 650 urte Usurbil herri bihurtu zenetik. Efemeride historiko hori hausnartzeko baliatu dute: zer den Usurbil, zer bereizgarri dituen, zerk sortzen duen Usurbilen herri-identitatea eta nola proiektatu nahi duen hori guztia, bai herrira begira, bai kanpora begira. Hau da, mugarri hori erabili dugu historiari ez ezik, etorkizunari ere begiratzeko.

Bisita ezazu 650 Usurbil Bizi webgunea, eta ezagutu gure herria!