Faktura elektronikoa

Usurbilgo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrera (PGEFe) atxikita dago. Puntu Orokor honen bidez jasoko dira hornitzaileek eta kontratistek Gipuzkoako Administrazio Publikoari bidaltzen dizkioten faktura elektronikoak. Aukeratu egin nahi duzun tramitea, eta dagokion webgunera eramango zaitugu:

Fakturak bidaltzea

Bidalitako fakturen kontsulta

Nork bidali behar ditu fakturak formatu elektronikoan?

Usurbilgo Udalari ondasunak entregatu edo zerbitzuak eman dizkieten hornitzaile guztiek sortu eta igorri dezakete faktura elektronikoa. Hornitzaile horiek behartuta egongo dira faktura elektronikoa erabiltzera eta hura Gipuzkoako Foru Aldundiaren faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztera, honako entitateen kasuetan:

  • Sozietate anonimoak
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak
  • Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak
  • Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak
  • Aldi baterako enpresa elkarteak
  • Interes ekonomikoko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak

Salbuespenak

Dena den, 3.000 euro bitarteko fakturak salbuetsita geratzen dira faktura elektronikoa erabiltzeko obligaziotik, eta hura dagokion faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrean aurkeztetik, ondoko kasuetan izan ezik:

  • Hornitzaileak edozein unetan behartuta daude fakturaren bat formatu elektronikoan egitera, aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa gainditzeagatik, faktura elektronikoa erabili beharko dute hortik aurrerako ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan, zenbatekoa edozein dela ere.
  • Udalak kontratazio prozedurak bultzatu dituenean, aipatutako hornitzaileek faktura elektronikoa egin eta bidaltzeko obligazioa izango dute, baldin eta esleipenaren zenbatekoa 3.000 euro baino handiagoa bada, nahiz eta aurkezten diren fakturak, banan-banan, kopuru txikiagokoak izan.

Zein baldintza bete behar dituzte faktura elektronikoek?

  • Faktura formatu estandar batean igorri behar da: Facturae
  • Usurbilgo Udalari zuzenduta egon behar du. Horretarako, ondorengo datuak adierazi behar dira fakturan:
    • Kontabilitate bulegoa: L01200739
    • Organo kudeatzailea: L01200739
    • Unitate izapidetzailea: L01200739
  • Faktura digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bidez (Izenpe, DNI-e...).
  • Faktura baimendutako moduan bidali behar da.

Nola sor dezaket Facturae fitxategi bat?

Enpresek erabili ohi dituzten kontabilitate eta fakturazio aplikazio informatikoek faktura elektronikoak Facturae (xml edo xsig) formatuan sortzeko modulu gehigarriak izaten dituzte.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek garatutako ef4ktur programa ere erabil dezakezu: doakoa eta erabilera librekoa da. Honako aukerak emango dizkizu:

  • Zure fakturak Facturae formatuan sortzea, hau da, formatu elektronikoan
  • Zure bezero eta produktuen datu-baseak kudeatzea
  • Zure ziurtagiri digitalarekin fakturak sinatzea
  • Programatik bertatik faktura udalari zein gainerako bezeroei bidaltzea

Gogoan izan: faktura Facturae formatuan sortu eta gero, digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez, legezko balioa izan dezan.

Nola bidal diezaioket faktura elektroniko bat Usurbilgo Udalari?

Ef4ktur programa erabiltzea gomendatzen da: doakoa eta erabilera librekoa da, eta programatik bertatik azkar eta erraz bidali ahal izango dituzu fakturak.

Horrez gain, Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorraren atarian ere utz ditzakezu fakturak (gogoan izan Facturae formatuan egon behar dutela):

  • Egindako lana egiaztatzeko dokumentuak erantsi daitezke: Facturae formatuko fakturaz gain (xml edo xsig fitxategiak), fakturaren irudi bat erantsi behar da PDF formatuan.
  • Faktura onartua izan bada, egokiro erregistratu dela jakinarazteko mezua bidaltzen zaio hornitzaileari.
  • Faktura ukatua izan den kasuetan ere jakinarazpen mezua bidaltzen zaio hornitzaileari, irizpideren bat betetzen ez duela esanez:
    • Onartutako formatu estandarrak
    • Ez du sinadura egokirik
    • Kontabilitate aldetik ez da zuzena
  • Aurreikusitako prozedura eta espezifikazioak bete gabe bidaltzen diren fakturak ez bidalitzat hartuko dira.

Nire fakturaren tramitazio egoera ezagutu dezaket?

Bai, Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorraren bitartez. Horretarako, zure burua identifikatu beharko duzu ziurtagiri elektroniko baten bidez (Izenpe, DNI-e...) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren pasahitzaren bidez.

Fakturen tramitazioari buruzko kontsultetarako kontaktua

Kontu hartzailetza saila

Telefonoa: 943 37 19 51

Posta elektronikoa: diruzain@usurbil.eus

Oharra: posta elektronikoko helbide hori ez da erabili behar faktura elektronikoak bidaltzeko.