Santueneako parte-hartze prozesua
SANTUENEA ELKAR-LANEAN
AUZO PLANA
Auzo plana, herria eta auzo-gune jakin bat modu integralean landu eta honentzako agenda partekatu bat markatzen duen tresna da. Epe ertainerako auzoaren etorkizuna marrazten da auzo-kideen parte hartzeaz.
Hauxe da Santuenean egin duguna. Udalaren babesaz, Hiritik At aholkularitza teknikoaren bide-laguntzaz eta, batez ere, auzokideen gidaz.
Gutxienez bi dimentsio ditu Auzo Plan orok:
- Soziala. Parte-hartzea: Auzo plana prozesu bat da, dokumentu bat baino gehiago. Auzotarrek gidatua, bide-laguntza teknikoarekin eta galdera asko jorratzen dituena: Zer auzo dugu? Zer auzo nahi dugu epe ertain batean? Nola zehazten dugu hori urbanistikoki, ekonomikoki, mugikortasun aldetik? Etab.
- Plana. Agenda: Edozein plan estrategikok bezala, eremu jakin baterako agenda bat jasotzen du. Ildo estrategikoak, ekintza konkretuak. Lehentasunak eta parte-hartzaileak. Aurrekontu eta “egingarritasun” aukerak. Plana bera dokumentu bizi eta pedagogiko batean jasotzea da erronka honek “auzo agenda partekatuaren” funtzioa bete dezan. Komunitarioki ere trinkotze lanabesa izan dadin.