Industria poligonoetako hondakinak

Industria poligonoetako hondakinak

Usurbilen sortzen den errefusaren %70 industrietako hondakina da. Errefusa ahalik eta gehien murriztu asmoz, 2010az geroztik Usurbilgo Udala arduratzen da, atez ateko bilketaren bidez, herriko industriaguneetako hondakinak biltzeaz.

Bilketaren nondik norakoak eta ontziak eskatzeko atez ateko bulegoarekin jarri harremanetan:

Doako telefonoa: 900 776 776

Ordutegia: 09:00etatik 14.30era (astelehenetik ostiralera)

Helbidea: Usurbilgo udaletxea. Joxe Martin Sagardia plaza, z/g

E-maila: atezate@usurbil.eus

 

Frakzioak eta jasotze baldintzak

MATERIAL BIRZIKLAGARRIA

Gaika bilduko da. Frakzio hauek egongo dira soilik:

  • Egurra: material honetako edozein pieza jasoko da, beti ere, baldintza hauetan:
    • PALEAK: 10 unitate jasoko dira, baina ez dira jaso gabe utziko 5 gehiago egonez gero.
    • EDUKIONTZIAK: orientagarri moduan, gehienez, astero 4.000 litro edukiontzietan.
    • MIXTOA: 2x1000 kon.+5Palet eta 1x1000kont.+7 Palet.
    • Puntualki egur gehiago aterako bada, Atez Ateko bulegoari jakinarazi behar zaio.
    • DIMENTSIO HANDIKO EGURRAK (listoi luzeak, bobina handiak eta egurrezko kaxak, adibidez): listoien luzera, gehienez, 1,50m-koa izango da, edukiontziaren barruan zatituta sartuko ditu erabiltzaileak, eta ahal dela ez dira edukiontziaren kanpora aterako.
    • Kasu bereziak: ateak erditik zatitu eta zati metalikoa ahalik eta gehiena kendu beharko du sortzaileak. Bobina handietako burdina kendu egin beharko du
    • Biltzailea zauritu dezaketen iltzeak kenduta egongo dira.
  • Papera-kartoia: papera  eta kartoizko materialak, beti ere garbi eta ontziaren barruan jasoko dira.
  • Ontzi arinak: plastikozko edo metalezko elikagai edo garbiketako produktuen bilgarriak dira. Beti etxeetako tamainen modukoak eta ez industrialak. “Ecoembes” zigilua duten materialak soilik jasoko dira. 
  • Filma: plastikozko material bilgarri eta/edo babesgarria, luzagarria bada, filmarekin jasoko da, kolorea kontuan hartu gabe. Luzagarria esaten zaio, plastikoari behatzarekin gurutzatzen saiatuta, plastikoari forma aldatzen zaionean.
  • Plastiko nahasketa: bilgarri moduan erabiltzen diren flejeak, beti ere poltsa barruan sartuak.

INERTEA

Baldintza normaletan kimikoki erreaktiboa ez den materiala, solidoa, ez da disolbatzen edo lurruntzen, ez du lixibiaturik sortzen, ezta usainik ere.

BIOHONDAKINA

Material organiko konpostagarriek atal bakarra osatuko dute eta, tartean, soilik honako hondakinak egongo dira:

  • Animalia-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak.
  • Landare-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak.
  • Paperezko musu zapiak, sukaldeko papera eta paperezko mantelak materia organikoz zikinduak (janariaren hondarrak, landare-olioa, etab.), eta paperezko zapi erabiliak.
  • Kafe-hondarrak, infusioen zakuak.
  • Animalien (arrainenak barne) eta fruituen hezurrak.

ERREFUSA

Gaikako bilketaren eta birziklapenaren zirkuitu berezia ez duten materialak.

Ekoizpen prozesuarekin zerikusi zuzena duten hondakinak ez dira jasoko, enpresek eurek kudeatu behar dituzte.

 

KUDEATZAILE BAIMENDUEN ZERRENDA

Material zehatzen kudeaketari buruzko zalantzak izanez gero, honako webgune hau kontsultatu daiteke. Bertan, euren baimenaren baitan, hondakin bilketatik hasita eta azken birziklatze prozesuraino irits daitezkeen kudeatzaileen zerrenda dago: Kudeatzaileen zerrenda.

 

Egutegia

*Ostiraletako paper eta kartoi bilketa aldez aurretik jakinarazita soilik jasoko da.

 

Garbigunea

Industrietako materiala ez da onartuko garbigunean. Salbuespen hauekin:

  • Metalak eta txatarra.
  • Kartoizko bilgarriak.
  • Papera eta kartoia.
  • Etxeko moduko ontzi arinak.
  • Beira ontziak.
  • Ehunak.
  • Aparatu elektriko eta elektronikoak (ordenagailu, telebista, telefono, irrati..).
  • Lerro zuriko etxetresna elektrikoak ( garbigailua, hozkailua...).
  • Fluoreszenteak eta lanparak.
  • Porexa.

Usurbilgo garbigunea San Marko mankomunitatearen eskupean geratzen da, edozein zalantza edo eskaera beraiekin harremanetan jarri.

Garbigunearen inguruko araudia hemen.

 

Tasak

Usurbilgo industrietan sortzez besteko tasa aplikatzen da. Honek esan nahi du tarifa finkoari (tarifa finko ezberdinak), errefusaren ontzia husten den bakoitzeko bolumenaren araberako tasa bat gehituko zaiola.

Usurbilgo ordenantza fiskalak ikusteko sakatu hemen.