Etorkizuneko Pelaioenea eraikitzeko prozesua
Etorkizuneko Pelaioenea eraikitzeko prozesua
Kalezarko Pelaioenea eraikina bi proiekturen egoitza izan dadin nahi du Usurbilgo udal-gobernuak: auzo-ekipamendu publikoa eta Emakumeen Etxea. Eraikina zaharberrituta, birgaitzeko lanen ostean, barruko aldea diseinatzea falta da. Horretarako, bi proiektuetan partaide izango diren herritarrek zehaztuko dute, parte-hartze prozesu banatan, zer espero duten proiektuongandik, zer-nola imajinatzen dituzten proiektuok. Horrela, espazio horrek behar horiei nola erantzun dakiekeen zehaztuko dute: behar sozial horiek izango dira eraikinaren barruko aldea definituko dutenak.
Aurkezpen bideoa
Dokumentuak
Prozesuaren emaitzak
Arkitektura proposamena