Osasun eta gizarte zerbitzuak

Osasun eta gizarte zerbitzuak

Sailaren arduradun politikoa: Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatea@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Maria Salsamendi Luengo gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus

  •  Helbidea: Kale Nagusia, 43 - behea
  •  Telefonoa: 943 37 19 51
  •  Ordutegia: 09:00 – 14:00 (asteazkenetan ez da aurrez aurreko arreta zerbitzurik izango)

 

Osasun eta gizarte zerbitzuak - xehetasunak

Gizarte Zerbitzuen helburu nagusia herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da.

Eskaintzen den zerbitzu aukera oso zabala da.

Horrek guztiak mota askotako erakunde, elkarte edota eragilerekin elkarlanean aritzera garamatza, izan Usurbilgoak zein kanpokoak.

 

 

Usurbilgo zaintza eredua

  • Zaintza eredu berri eta propio bat sortzeko parte-hartze prozesua (2021-2022)
  • Eredu berriaren inplementazioa (2023-2024): bizi-plan parte-hartzaileak; zaintza arreta jasotzen duten herritarren integrazio komunitarioa; etxez etxeko zerbitzu eredu berrien bilaketa; hainbat fororen osaketa; herritarren sentsibilizazioa; ebaluazioa.

 

 

 

Adinekoak. Mendekotasuna

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak eta prestazioak:
    Etxez etxeko laguntza zerbitzua, tele-alarma zerbitzua, eguneko arreta, Puntapax eguneko zentroa, adinduentzako aldi baterako egoitzak, adinduentzako behin betiko egoitzak, etxebizitza babestuak, laguntza teknikoak, Sendian programa, adinekoen zahartze aktibora bideratutako programak, zaintzaileei bideratutako programak...

 

 

Emakumeen aurkako indarkeria

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa eskaintzen dira Gizarte Zerbitzuen sailaren bidez.
  • Bestelako zerbitzuak eskaintzen dira Usurbilgo Emakumeon Etxean kokatuta dagoen Parekidetasun sailaren bidez.
  • Indarkeria bizi duten pertsonei zuzendutako zerbitzu eta baliabideak: aholkularitza psikologikoa, aholkularitza juridikoa, babes etxeak, dirulaguntzak...

 

Gizarte bazterketan dauden pertsonei bideratutakoak

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Gizarteratze baliabideak: berarizko laguntzak, ostatuak, dirulaguntzak

 

 

Elbarritasuna

  • Elbarritasunen bat duten pertsonei zuzendutako informazio, balorazio eta orientazioa.
  • Elbarritasunen bat duten pertsonei zuzendutako zerbitzu eta baliabideak: laguntza teknikoa, egoitzak eta eguneko zentroak, enplegua, aparkatzeko txartela...
  • Elbarritasun fisikoa dutenei zuzendutako udal garraio zerbitzua.

 

Adin txikikoak eta familiak

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Arrisku edo babesgabetasun arriskuan dauden familia eta adin txikikoei bideraturako esku-hartzeen udal-programa.
  • Prebentzio eskuhartzeak
  • Bestelako baliabideak

 

 

Prestazio ekonomikoak

  • Prestazioen inguruko informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak
  • Kotizatu gabeko pentsioak eta bestelakoak
  • Gizarte bazterkeria egoerak saihesteko udal dirulaguntzak

 

 

 

Gizarte lankidetza

  • Gizarte zerbitzuetan lanean ari diren elkarteei dirulaguntzak.
  • Dirulaguntzak herriko elkarteei
  • Dirulaguntzak herriko jubilatu elkarteei
  • Gobernuz kanpoko elkarteei laguntzak.

 

 

 

Dokumentuak

Gizarte Larrialdiko Laguntzen eskuorria

  Deskargatu (PDF)

Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko orria

  Deskargatu (PDF)

Lege markoa

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbi tzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa
  • 39/2006 legea, abenduaren 14koa, autonomia per tso - nala susta tze ari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa
  • 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa
  • 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurka osoosoko babesa emateko neurriei buruzkoa
  • 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, gizartera tzeko eta diru sarrerak bermatzekoa