Web edukia bistaratu

Migrazioari maskarak erauzten

'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Usurbilen' [Aztiker, 2020] ikerketan oinarritua. Migrazioaren inguruko esperientziak eta diskurtsoak jaso ditu Usurbilgo Udalak ikus-entzunezko honetan, protagonisten ahotsean. Usurbilek jasotako bi migrazio prozesu nagusiei erreparatu die: 1960/70eko hamarkadan Espainiatik etorritakoa, eta 2000. urteaz geroztik munduko hainbat tokitatik etorritakoena. Arreta lehenengoan jarri du, aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin.