2022-06-04 - 'Lurra eman' eskulturaren inaugurazioa

'Lurra eman' eskulturaren inaugurazioa · 2022/06/04

Usurbilgo Udalak Covid19-aren ondorioz hil diren edo sufritu duten herritarrak oroitzeko gune bat eskaini die herritarrei. Bizkarreko parkean egokitu dute, Jokin Eizagirre herriko sortzaileak egindako ‘Lurra eman’ izeneko eskulturarekin. Oroitzapen eta elkartasun gune ez ezik, itxaropenerako gune izateko bokazioa du. Lurretik ateratzen diren bi esku dira; bizitzari heldu nahi dioten bi esku, zuhaitzei eusteko keinua egiten. Plaka bat ere jarri dute: “Zain dezagun maite duguna. Ingurumena, bizitza, komunitatea”.