Web edukia bistaratu

2022-05-03 Energia berriztagarrien komunitateak: zer dira? Zer egin dezakegu Usurbilen?

Usurbilen Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzen laguntzeko eta bultzatzeko ekinaldia abiatu du udalak. Horren helburu nagusia izango da erregai fosilen erabilera gutxituko duten ekintzak garatzea, energia berriztagarrietan oinarritutako iturri alternatiboak sustatuz. Baita komunitatea ahaldundu, kontzientzia garatu eta energia gaietan informatzea ere, horrek guztiak energiaren kontsumo arduratsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin lagunduko baitu. Usurbilen bide hori urratzen hasteko Goiener kooperatiba izango dugu bidelagun.