Kirola hobariak
Hobariak
Tasa eta prezio publiko bidezko oinarrizko zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko kuotetan aplikatzen diren onura ekonomikoak dira hobariak. Onuradun izateko, hainbat baldintza bete behar dituzte herritarrek, eta, betetzen diren kasuetan, nagusiki bi baldintzaren arabera ebazten da zein hobari dagokion bakoitzari. Bizikidetza-unitateek, kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %50eko, %75eko edo %90eko hobariak eskura ditzakete. Hau da, zerbitzu horiengatik ordaindu beharko dutena nabarmen gutxiago izango da, eta prezioen %50, %25 eta %10 baino ez dute ordaindu behar izango, hurrenez hurren.
Hobariak honako zerbitzuei aplikatzen zaizkie: ur hornidura, hondakinen bilketa eta tratamendua (etxebizitzei dagokien tarifa finkoari lotuta), estolderia, hiletak (ehorzketak eta hobitik ateratzea, panteoikoak izan ezik), udal-baratzeen erabilera, Oiardo kiroldegiko abonuak eta ikastaroak, Haur Eskola eta Udajolas. Hobarien onuradun izaera aitortzen zaienez gero, zerbitzu horietan guztietan aplikatuko zaizkie hobariak herritarrei.
Kideak | Hobaria | ||
%90 | %75 | %50 | |
1 | < 16.632 | 16.632 - 18.900 | 18.901 - 22.680 |
2 | < 21.773 | 21.773 - 24.646 | 24.647 - 29.635 |
3 | < 23.738 | 23.738 - 27.065 | 27.066 - 32.508 |
4 | < 25.553 | 25.553 - 29.182 | 29.183 - 34.927 |