Web edukia bistaratu
Mantentze gimnasia
Zer da?
Ariketa anitzen bitartez erresistentzia, malgutasuna eta indarra lantzea. Mantentze gimnasia inpaktu baxuko lan metodoa da. Eguneroko lanak hobeto jasaten laguntzeko aproposa. Talde giro jatorrean ariketa fisikoa egin eta osasuna hobetzeko aukera bikaina.
Norentzat?
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da. Lana ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen da.
Zeintzuk dira helburuak?
- Egoera fisikoaren hobekuntza orokorra.
- Ezaugarri fisikoak hobetzen ditu.
- Koordinazioaren hobekuntza.
- Artikulazioen mugimenduen hobekuntza.
- Gorputzaren indarra eta giharren erresistentziaren gehikuntza.
- Estresaren murrizketa.
Zeintzuk dira onurak?
- Bihotzeko gaixotasunak ekiditen dira.
- Hipertentsioa eta diabetesa prebenitzen ditu.
- Pisua mantentzen laguntzen du.
- Artikulazioetan sorturiko lesioen osaketan laguntzen du.
- Muskuluen tonifikazioa ematen da.
- Arnasketa gaitasuna hobetzen du.
- Osteoporosia prebenitzen du.
Ordutegia | Prezioa | |
Astelehena-Asteazkena-Ostirala | 09:00 | 206.35 € |
Asteartea-Osteguna-Ostirala | 09:00 | 206.35 € |