Haurren igeriketa ikastaroen arauak
-
Kiroldegian sartzeko eta kiroldegitik ateratzeko derrigorrezkoa da ikaslearen txartela tornuetatik pasatzea. Laguntzaileak ere txartel berdina pasa dezake.
-
Txartelak pertsonalak dira. Debekatuta dago beste norbaiten txartela erabiltzea.
-
3 eta 4 urteko ikasleak laguntzaile batekin bakarrik sartuko dira aldageletan.
-
5-6-7 urteko ikasleak, bakarrik sartuko dira aldageletara. Ikastaro hasieran arropa eranzten eta janzten, eta behar bezala gordetzen laguntzeko, laguntzaile batekin egon ahal dira.
-
Motxilak edo poltsak takiletan utzi behar dira. Kafetegiko zintzilikarioetan edo harrerako zintzilikarioetan ere utzi daiteke motxila baina bakoitzaren ardurapean izango da. Ezin dira aldageletako aulki edo zintzilikarioetan utzi.
-
Igerilekura sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa da.
-
Ikastaroetan puntualtasuna beharrezkoa da, baina ezin da igerilekuan ikastaroaren ordutegiaren hasiera baino lehen sartu.
-
Igeriketa ikastaroetara ekarri beharreko arropa: bainujantzia, ikastaro hasieran emandako mailaren txanoa, txankletak eta toalla. Pixoihal erabiltzen dutenek uretako pixoihala ekarri behar dute.
-
Kiroldegian jateko gune bakarra kafetegi zaharra da. Aldageletan ezin da jan.
-
Kiroldegiko kafetegi zaharra ikastaroa dirauen bitartean itxaroten egoteko leku aproposena da, baina ez da umeen jolas toki bat.