Web edukia bistaratu
Aquagym

Zer da?
Uretan eginiko ariketa anitzen bitartez, erresistentzia, malgutasuna eta indarra lantzea.
Norentzat?
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da. Bereziki gehiegizko pisua dutenentzat, bizkarrezurraren ebakuntza edo bestelako lesio traumatikoa nozitu ondoren belauna, orkatila, juntura eta antzekoetako mugikortasun eta egonkortasun arazoak dituztenentzat.
Zeintzuk dira helburuak?
- Egoera fisikoaren hobekuntza orokorra.
- Artikulazioaren mugimenduaren hobekuntza.
- Odol zirkulazioaren hobekuntza.
- Sistema linfatikoari laguntzen dio.
Zeintzuk dira onurak?
- Arnasketa gaitasuna hobetzen du.
- Giharretan indarra eta erresistentzia gehitzen du.
- Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu.
OHARRA: Igerilekuan obrak egiten ari garenez, apirilera arte ez da ikastarorik izango.
Ordutegia | Prezioa | |
| ||
|