Abonatuen arautegia

Abonatuen arautegia

  1. Abonua egiteko kiroldegiko izen-emate orria bete eta sinatu behar da. Abonatua adin txikokoa bada, gurasok eta tutore legalak bete eta sinatu beharko dute.

  2. Abonua ordaintzeko hiru era daude: kiroldegiko kontu korrontean sartuta, txartelarekin ordainduta edo helbideratuta.

  3. Abonua urtero automatikoki luzatuko da, beti ere, ordaintzeko era helbideratuta bada eta abonatuak hala eskatuz gero eta baja eskatzen ez duen bitartean. Kasu honetan, baja, abenduaren 20a aurretik eskatu beharko da.

  4. Abonuak egiteko ziurtagiri hauen kopiak ekarri behar dira:

    • Abonu Familiarra egiteko: Familia liburuaren kopia edo etxebizitzako errolda agiria
    • Pentsiodunak: Pentsiodunak direla ziurtagiria
    • 19-25 urte bitartekoak eta ikasleak badira edo diru- sarrerarik jasotzen ez badute, banakako gazteen abonua edo abonu familiarraren barruan sartzeko: ikasturteko matrikula edo lanbideko ziurtagiria (diru-sarrerarik jasotzen ez dutela)

     

  5. Urtarriletik abendura bitarteko abonuak bakarrik eta 100€-tik gorakoa, bi zatitan ordaindu ahal izango da, erdia eta erdia, beti ere, ordainketa helbideratzen bada. Lehenengo ordainketa urtarrilean burutuko da eta bigarrena uztailean.

  6. Behin abonua ordainduta, baja emateak ez du suposatuko ordaindutakoa itzuliko denik. Itzultzeko arrazoiak honakoak dira: zendu izana, sendagileak urte osoan kirolik ezin dela egin adieraztea eta bizilekua beste herri batera aldatzea. Horretarako, beharrezkoa da bajaren arrazoia justifikatzea

  7. Oiardo Kiroldegian abonua egiteak, Andoainen, Lasarte-Orian eta Urnietan erroldatuak dauden pertsonei izan ezik, Buruntzaldeko udaletako (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) kirol instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen du. Erabilpen honek berarekin dakar instalazio bakoitzarn erabilpen arauak eta beharra eta arau horiek hausten dituen erabiltzaileari dagokion zigorra aplikatzea. Ezarritako zigorrak Buruntzaldeko udaletan aplikatuko dira.

  8. Abonatuak ondorengo eremuak doan erabili ahal izango dituzte libre badaude: squasha, Oiardoko kanpoko futbol zelaia eta pista. Argia behar izanez gero, argiari dagokion tarifa ordaindu beharko da.