Web edukia bistaratu
3. adina

Zer da?
Ariketa eta jarduera fisiko desberdinak eginez, egoera fisikoa mantendu eta bizi-iraupena luzatzea helburu duen jarduera da. Pertsonaren autonomia garatuz, besteekin hartu-emanean bizitza kalitatea hobetzeko alegia.
Norentzat?
60 urtetik gorako pertsonendako ikastaroa da.
Zeintzuk dira helburuak?
- Egoera fisikoa mantendu eta hobetzea.
- Koordinazioa, oreka eta beste oinarrizko gaitasun fisikoak lantzea.
- Autonomia maila eta egoera berriei egokitzeko gaitasuna hobetzea.
- Sozializazioa erraztea.
Zeintzuk dira onurak?
- Ongizate fisiko eta mentala hobetzen da.
- Gorputzeko sistema ezberdinak aktibatuz, zahartze prozesua moteltzen da.
- Oroimena hobetzen da.
- Edade honetako pertsonen arteko sozializazioa errazten da.
Ordutegia | Prezioa | |
Astelehena-Asteazkena | 10:30 | 62.35 € |
Asteartea-Osteguna | 10:30 |