Kirola

​​​​​​​

Kirola

Sailaren arduradun politikoa: Xabat Beloki Segurola xbeloki@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Libana Taboada Moran kirola@usurbil.eus

  •  Helbidea: Gernika ibilbidea, 9
  •  Telefonoa: 943 37 24 98
  •  Ordutegia: 09:00 - 21:00

Usurbilgo Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailaren helburua da herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko. Talde desberdinekin harreman zuzena dugu: kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarte desberdinekin. Helburua lortzeko, aukera desberdinak eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak.

 

2024ko egutegia

  Deskargatu (PDF)

 

2024-2025 kirol eskaintza

  Deskargatu (PDF)

AKTIBATZEN parte-hartze prozesua: Jarduera fisikoa eta kirola, denon eskura

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren plan estrategikoa osatzeko prozesua egin zuen udalak 2022an, Jarduera Fisikoa eta Kirola modu zabal eta inklusibo batean garatu ahal izateko hausnarketa kolektiboa egiteko. Aktibatzen. Jarduera fisikoa eta kirola, denon eskura lelopean, lanketa sakona egin zuten, eta hainbat lan lerro zabaldu: udal barruko lanketa propioaz gain, herritarren ekarpenak jaso zituzten (herriko kirol eskaintzaz, kirol instalazioez, kluben kudeaketaz, dirulaguntzez zein Eskola Kirolaz).

Ikuspegi zabal eta inklusibo bat garatuko duen jarduera fisiko eta kirol politika bat diseinatzea izan zen erronka: izan jaioberri edo adineko, edozein dela ere norberaren generoa edo sexu orientazioa, non arrakala sozioekonomikoa ez den oztopo izango eta euskarazko eskaintza anitza izango duena ardatz.

Aktibatzen: Jarduera fisikoaren eta kirolaren plan estrategikoa