Kirol Orientazio Zerbitzua (Usurbil Suspertu)

Kirol Orientazio Zerbitzua (Usurbil Suspertu)

Kirol Orientazio Zerbitzua, batik bat, jarduera fisikorik egiten ez duten herritarrei zuzenduriko zerbitzua da. Edonola ere, edonor gerturatu daiteke bulegora, esate baterako, lesio edo patologiaren bat dutenak, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrak edo bazterketa egoeran daudenak ere.

Herritarra bere kabuz joan daiteke bulegora informazio bila. Zenbait kasutan, osasun zentrotik ere bideratu ditzakete pertsonak Kirol Orientazio Zerbitzura, izan ere, osasun-zentroan jarduera fisikoa egiteko errezetak banatzen zaizkie gaixoei. Haurren edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuan, gizarte ongizate sailetik eta eskoletako orientatzaile eta gurasoen eskutik bideratuko dira teknikariarengana.

Kirol orientatzailea asteazkenero egoten da harreran, 09:30etik 11:30era. Doako zerbitzua da (herritar guztientzat), eta beharrezkoa da hitzordua hartzea: suspertu.usurbil@gmail.com helbidera idatzita edo 697 251 403 deituta.