Kale irekiak

2014ko maiatzean udalak Usurbilgo Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berriaren idazketa abian jarri zuen 'Oraina da Geroa' lelopean. Herritarren ikuspuntutik abiatuta, etorkizuneko Usurbil marrazteko ariketa egiten hasi zen herria. Ordutik, Usurbilgo HAPOko Diagnostikoa eta Aurrerakin dokumentua gauzatu dira, besteak beste, eta baita Hirigintzako Plan Orokor berria idazteko Irizpide eta Helburuak finkatu ere; guztia herritarren parte-hartze prozesuan oinarrituta.

Irizpide eta Helburu horiei jarraiki, Udal gobernu taldeak Usurbilgo Espazio publikoaren Berrantolaketa Plana jarri zuen martxan. Honen harira, prozesu parte-hartzailea burutu zuen herritarrekin 2016ko irailaren 28tik azaroaren 2ra bitartean.

Prozesuak ahalegin berezia egin zuen Kaxkoko auzotarrak ez ezik gainontzeko auzoetakoek ere parte hartu zezaten. Hori erraztu asmoz, lan saioak Usurbilgo erdigunean, Zubietan eta Aginagan gauzatu ziren. Saio horietan 67 herritarrek parte hartu zuten, eta aipatzekoa da bertaratutakoen lanerako grina eta gogoa.

Gainera, helduei zuzendutako saioez gain: batetik, Haurren Astea eta Haurren Eguna gauzatu ziren, hurrenez hurren, herriko eskolarekin eta Aginagako eskola txikiarekin elkarlanean; saio horietan 204 haurrek lan paregabea egin zuten, eta oso proposamen interesgarriak egin zituzten. Bestetik, emakumeei zuzendutako saio berezi bi gauzatu ziren; lan saioa, bata, eta kale ibilaldi-ekintza, bestea; eta hauek ere lan bikaina egin zuten.

Herritarrei, haurrei, zein emakumeei zuzendutako saio horietan, lehendabizi, Usurbilgo espazio publikoaren diagnostikoa gauzatu zuten; gero, Usurbilgo eguneroko bizimodua eta mugikortasuna aztertu zituzten; eta, azkenik, etorkizuneko Usurbilgo espazio publikoaren inguruko proposamenak egin zituzten. Eta, esan beharra dago saio guztietan oso ekarpen baliotsuak egin zirela.

Kale Irekiak prozesu honi loturik, eta jarraipen logiko gisa, parte hartzean adierazitakoa dokumentu tekniko batean jaso nahi da orain. Horren helburu nagusia da herri-lanak edo eta birmoldaketak egitea kale, plaza eta auzoetan. Espazio Publikoaren Planean jasoko dira aldaketa guzti horiek, eta Denbora-Plangintza batean ordenatuko dira herrian egingo diren obra (lan) ezberdinak. Plangintza definitzeko, usurbildarren laguntza eskatzera gatoz berriz ere. Hau da, guztion artean erabaki dezagun proposatutako aldaketa guztietatik, zein izan behar den gauzatzen lehena, zein bigarrena eta ondorengoak.

 

Dokumentuak

Lehen fasea

Lehen fasearen aurkezpen liburua

Aurkezpen liburuxka

  Deskargatu (PDF)

Ondorioen aurkezpen liburuxka

Ondorioen aurkezpen aldizkaria

  Deskargatu (PDF)

Txostena euskaraz

Herritarren parte hartzeko prozesuaren txostena

  Deskargatu (PDF euskara)

Txostena gazteleraz

Informe del proceso de participación ciudadana

  Deskargatu (PDF castellano)