Prozedura administratiboaren oharra
Prozedura administratiboaren legearen arabera, posta elektronikoz bidaltzen diren mezuek kontsulta azkarrak egiteko edo tramitazioak errazteko balio dezakete, baina ez dute espediente bat zabaltzeko balio: eskaera bat egin nahi izatekotan, ofizialki erregistratu behar da, udalera etorrita edo egoitza elektronikoaren bidez.
Ingurumena
Ingurumena
Sailaren arduradun politikoa: Ainhoa Arrozpide Landa aarrozpide@usurbil.eus
Sailaren arduradun teknikoa: Ibon Goikoetxea ingurumena@usurbil.eus
- Helbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
- Telefonoa: 943 37 19 51
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
Ingurumena - xehetasunak
Sailak ematen dituen zerbitzuak
Txostenak eta administrazio lanak
Ingurumen eta nekazaritza alorretako espedienteak gainbegiratu eta ebaztea, hala nola:
- Plan, programa eta proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko prozedurak.
- Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak.
- Ingurumen eta nekazaritza alorreko diru-laguntza publikoen espedienteak.
- Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak.
- Lurzoru ez urbanizagarrian egiten diren hirigintza baimenen eta argibideen inguruko txostenak.
- Orokorrean, landa lurrean eragina izan dezaketen beste espedienteak.
Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola
- Hondakinak. Atez Ateko bilketa.
- Lorazaintza lanen jarraipena.
- Landa eremuan ematen diren zerbitzuen jarraipena. (Plastiko bilketa, bideen garbiketa, bus-taxia)
- Izurriteen jarraipena (Liztor asiatikoa, landare inbaditzaileak)
Natura Ingurunea eta Landa Garapena
- Lurzoru Ez Urbanizagarriaren antolamendua, jarraipena eta babesa: isurketak, baimenik gabe eraikuntza eta erabilerak, betelanak, zabortegiak, etab.
- Babestutako Gune Naturalen jarraipena: Natura 2000 Sarea oria ibaia.
- Usurbilgo Herri Onurako Mendiaren (Andatza) jarraipena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
- Landa lurreko Udal ondasunen babesa eta kontrola.
- Herri-bideen sarearen babesa, mantenua eta kontrola.
- Landa Garapenerako eta lehen sektorerako programak gainbegiratu, eta nekazaritzako zein abeltzaintzako praktikak eta ustiapenak kontrolatu.
Iraunkortasuna:
- Udal politiketan iraunkortasun irizpideak proposatu eta barneratu, arlo ezberdinei dagokionez: hondakinak, energia, ura, bioaniztasuna, mugikortasuna, zarata, airearen kalitatea, etab.
- Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak bultzatu (Bidegorri sarea).
- Aire kalitatearen jarraipena.
- Tokiko Agenda 21 eta EJEP (Usurbilgo Energia jasangarrirako Ekintza Plana) sustatu.
- Ingurumen hezkuntzarako ekimenak diseinatu, garatu eta antolatu: Zuhaitz Eguna.
- Ingurumen Arloan beste erakundeekin harremana eta parte-hartzea: Behemendi Landa Garapen Elkartea, San Marko Mankomunitatea.
Elkarlanean aritzen garen erakundeak (edo interesgarriak)
- Behemendi Landa Garapen Elkartea.
- San Marko Mankomunitatea.
- Ihobe. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Politika bultzatzeko erakunde publikoa.
Airearen kalitatea:
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren azterketa

Ikerketaren emaitzak

Txostenaren laburpena
Interes publikoko dokumentazioa

Usurbilgo eraikinen amianto inbentarioa.

Usurbilgo Energia Jasangarrirako Ekintza Plana
Usurbilgo bizikleta plana

Usurbilgo bizikleta planaren fitxak

Usurbilgo bizikleta planaren memoria

Usurbilgo bizikleta planeko ibilbideen fitxak A3

Usurbilgo bizikleta planeko ibilbideen fitxak A4
Herri bideak


Andatzako ondarea

Txangostako megalitoa (Aranzadi, 2019)

Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak: laburpena

Usurbilgo mugarriak eta Andatzako errotarri-harrobiak: txostena


