Hondakinen bilketa atez ate
Informazio bulegoa
Atez atekoari buruzko informazio guztia jasotzeko, eskaerak bideratzeko eta zalantzak argitzeko jo ezazu atez ateko informazio bulegora.
Doako telefonoa: 900 776 776
Ordutegia: 09:00etatik 14.30etara (astelehenetik ostiralera)
Helbidea: Usurbilgo udaletxea. Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
E-maila: atezate@usurbil.eus
Ordutegia eta egutegia
Bilketa: herrigunea
Hondakinak uzteko ordutegia: goizeko 6:30 - 8:30*
Egutegia:
ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA | LARUNBATA | 15 egunetik behin* |
Organikoa | Ontzi arinak | Papera / kartoia | Organikoa | Ontzi arinak | Organikoa | Errefusa |
Pixoihalak eta konpresak |
* Urteko egutegia aurreko urte bukaeran jakinaraziko du udalak.
Beira jasotzeko ez dago ordutegi eta egutegi jakinik, kaleko iglu berdean biltzen baita.
Landa-eremua: bilketa-guneak
Landa-eremuko bizilagunek bilketa-guneetan uzten dituzte beren hondakinak. Usurbilen hiru bilketa-gune daude. Gune horiek itxiak dira, eta giltza dutenak bakarrik sar daitezke bertara.
Kokapena:
- Aginagan: Sekaina erretegiaren gainean.
- Zubietan: Etarte bidean.
- Atallun: Garbigunearen ondoan.
Larrialdi-gunea
Salbuespen gisara, landa eremuko bilketa-guneak erabili ahal izango dira larrialdi kasuetan, horretarako, erabili nahi dutenek atez ateko informazio bulegotik pasa behar dute euren giltza jasotzeko eskaria betetzera.
Kokapena:
- Aginagan: Sekaina erretegiaren gainean.
- Zubietan: Etarte bidean.
- Atallun: Garbigunearen ondoan.
Bilketa-modua
Organikoa: kubo marroian eta poltsarik gabe, zintzilikatzekoan. Poltsaren ordez sukaldeko papera erabiltzea aholkatzen da. Horrela, kuboa garbi mantentzen da eta usain txarrak ekiditen dira, paperak hezetasuna xurgatzen baitu. Usainen harira, kuboa etxean den artean irekita mantentzea eta arrain hondarrak sukaldeko paperetan biltzea gomendatzen da.
Ontzi arinak: plastikozko poltsan, zintzilikatzekoan. Komertzioetako poltsak berrerabiltzea aholkatzen da.
Papera eta kartoia: paperezko poltsan, kartoizko kaxan edo soka batekin lotuta, zintzilikatzekoan.
Beira: kaleko iglu berdean.
Errefusa: plastikozko poltsan, zintzilikatzekoan.
Etxe-atariko zintzilikatzekoetan herritar bakoitzak bere kakoa du kuboa eta poltsak uzteko.
Kaleko zakarrontziak
Usurbilgo kaleetako zakarrontziak atez ateko bilketara egokituta daude: atal ezberdinetan banatuta daude, hondakinak gaika jaso ahal izateko.
Autokonposta eta auzokonposta
Konpostatzea hondar organikoak ongarri bihurtzea da. Prozesu motela da, baina %100 naturala.
Oso erraza da, eta etxean ere egin daiteke. Lur zati txiki bat eta mimo pitin bat besterik ez da behar. Lurrik ez dutenen kasuan, udalak auzokonposta guneak sortuak ditu udalerrian zehar.
Autokonpostatzen duten familiek, %40ko hobaria
Usurbilgo Udalak autokonposta bultzatzen du herritarren artean. Autokonposta egiten duten familiek %40ko hobaria dute hondakinen tasan. Izan ere, udalak ez du etxean konpostatzen duten herritarren organikoa ez biltzen ezta tratatzen ere.
Gidak eta zalantzak
Atez ateko bilketaren gida
Sukaldeko imana
Etxean konpostatzeko gida
Hondakinak kudeatzeko gida
Emaitzak
2020ko lehen seihilekoko emaitzak
2019ko emaitzak
2018ko emaitzak
2017ko emaitzak
2016ko emaitzak
2015eko emaitzak