Hobariak

Udal-hobariak

 

Zer dira

Tasa eta prezio publiko bidezko oinarrizko zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko kuotetan aplikatzen diren onura ekonomikoak dira hobariak.

 

Hobariak aplikatzen zaizkien zerbitzuak

  • Ur hornidura zerbitzua
  • Hondakinen bilketa eta tratamendua*
  • Hileta zerbitzuak**
  • Udal-baratzeen erabilera
  • Oiardo kiroldegiko abonuak eta ikastaroak
  • Haur Eskola
  • Udajolas

* Etxebizitzei dagokien tarifa finkoari lotuta.
​​​​​​​** Ehorzketak eta hobitik ateratzea, panteoikoak izan ezik.

Oharra: legez, ur hornidura eta hondakinen bilketaren hobariak etxejabeei soilik aplikatu ahal dakizkieke.

 

Nork eska ditzake hobariak

Usurbilen erroldatuta egonda zerbitzuaren titularrak direnek. Uraren, hondakinen eta estolderiaren kasuan, titularrak etxejabeak dira.

 

Onuradun izateko baldintzak

  • Errolda.
    • Bizikidetza-unitateko* kide guztiek Usurbilen erroldatuta egon beharko dute eskaria aurkeztu aurretik. Guztiak izango dira onuradun gisa kontuan hartuak.
    • Bizikidetza-unitateari eragiten dion erroldako edozein baja edo alta jakinarazi beharko zaio udalari, horien ondorioz hobaridun izateko baldintzak alda daitezkeelako.

      ​​​​​​​*Bizikidetza-unitate gisa ulertuko da lege honetan zehaztutakoa: 18/2008 legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoak, 9. artikulua.
       
  • Baldintza ekonomikoak.
    • Bizikidetza-unitateek honako urtero diru-sarrera mugak izango dituzte kide kopuruaren arabera:


      Bizikidetza-unitatea
      osatzen duten lagunak
      Hobaria
      %90 %75 %50
      1 < 17.464 17.464 – 19.845 19.846 – 23.814
      2 < 22.861 22.861 – 25.878 25.879 – 31.117
      3 < 24.925 24.925 – 28.418 28.419 – 34.133
      4 edo gehiago < 26.830 26.830 – 30.641 30.642 – 36.674
    • Adibidez: hiru kideko bizikidetza-unitate batek, urtean, 22.000 euroko diru-sarrerak baldin baditu, %90eko hobaria izango du, eta, beraz, soilik tasaren %10 ordainduko du.
    • Diru-sarreren mugak Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren arabera ezartzen dira. Taularen azken eguneraketa: 2024ko ekainaren 27a.
      ​​​​​​​
    • Urteko diru-sarrera gisa bizikidetza-unitateko kide guztien urteko PFEZ aitorpeneko oinarri likidagarria hartuko da kontuan, aurkezteko epean balego, eta aurkeztu beharreko azkena, epea irekita ez balego.
    • PFEZ aitorpena aurkeztu ez bada, orduan, azken urte naturaleko etekin gordinak hartuko dira kontuan (nominak, ondasun-sarrerak...).
    • Onuradunaren edo bizikidetza-unitateko edozein kideren kontuen saldoek ezingo dute, guztira, 30.000 euro gainditu.
    • Onuradunek ezingo dute zorrik izan eskaria betetzeko orduan.
    • Agiriak ez badira zehaztutako epeetan aurkezten, eskaria ezetsia izango da, eta hobarien onuradun izateko eskubidea ukatzea eragingo du urtebetez.
      ​​​​​​​
  • Ondasun baldintzak.
    • Ohiko etxebizitzaren katastroko balioak ezingo du 165.000 euro gainditu.
    • Bizikidetza-unitateko onuradunek ezingo dute bigarren etxebizitza bat jabetzan izan.*

      * Jabetzat ulertuko da etxebizitzaren %50 edo gehiagoren jabea bada.
      ​​​​​​​
  • Erabilera egokiak.
    • Zerbitzuen erabilera desegokia eginez gero, hobaridun izateko eskubidea gal daiteke. Erabilera desegokitzat hartuko dira:
      • Ur kontsumo arduratsua egin behar da, eta hiruhileko bakoitzean ezingo da pertsonako 11 metro kubikotik gorako erabilera gainditu.*
      • Hondakinekin lotuta, arau-hausteren bat egitea.
      • Kiroldegiko ikastaroetan, Udajolasen eta haur eskolan izena emanda, ikastorduen %20 baino gehiagora justifikatu gabe falta bada onuradunen bat 16 urtetik gorakoetan, edota %30 baino gehiagotara 16 urte eta beherakoetan, erabilera desegokitzat hartuko da. Zerbitzuaren ardura duen sailaren txosten teknikoaren bidez egiaztatuko da.

        *Matxuraren bat gertatu dela frogatzen bada, ez da eskubidea galduko.

Noiztik aurrera aplikatuko dira?

Hobaridun egoera ebazpena ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

  • Hiruhileroko likidazioen kasuan, hurrengo hiruhileko osotik aurrera aplikatuko da
  • Kiroldegiko abonuen kasuan, urtarrilaren 1etik aurrera.

Ez da urtero berritu beharko: onuradunaren baldintzak aldatzen ez diren bitartean, bere horretan jarraituko dute. Edozein aldaketa gertatzen bada, ordea, udalari jakinarazi beharko zaio. Udalak urtero berrikusi ahal izango du hobaridunen egoera, ofizioz.

 

Eskubide galera

  • Bizikidetza-unitateko kide guztiei hurrengo bi urteetan hobaria jasotzeko eskubidea ukatuko zaie, eta jasotako hobariak itzuli beharko dituzte honako kasuetan:
    • Erabilera egokiak ematen ez badira. Erabilera desegokiak eman diren tasari eragingo dio soilik.
    • Udalak, ofiziozko berrikuspena egin ostean, ebazten badu onuradunak ez dituela hobariak jasotzeko baldintzak betetzen, edo edozein baldintza aldatu eta udalari komunikatzen ez bazaio.

 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria.*
  • Foru Aldundian baldintza ekonomikoak egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.
    ​​​​​​​
    *Usurbil.eus webgunean eta udaletxeko harreran eskura daitezke.

 

Nola eska daitezke

  • Aurrez aurre, udaletxean.
    • Joxe Martin Sagardia plaza z/g (Usurbil, 20170)
    • Ordutegia: 09:00 / 14:00
    • Telefonoa: 943 37 19 51
  • Posta arrunta
    • Joxe Martin Sagardia plaza z/g (Usurbil, 20170)
  • Internet bidez
    • https://www.usurbil.eus/egoitza-elektronikoa
    • Zergak, tasak eta isunak atalean topatuko duzu eskaera orria.
    • B@KQ txartela
      • Hobariak jasotzeko eskubidea Internet bidez eskatu ahal izateko, B@KQ txartela beharko duzu: sinadura elektronikoa da, zure identitatea ziurtatzeko balio duena. Usurbilgo Udalean eska dezakezu, edo izenpe.eus webgunean.
      • Udalarekin ez ezik, beste erakundeekin tramite elektronikoak egiteko ere balio du B@KQ-k: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza...

 

Zerbait ordaindu behar da?

Eskaerak egitea doan da.

 

Noiz eska daitezke

Urteko edozein garaitan.

 

Informazio gehiago

Usurbilgo kontu hartzailetza
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil

943 37 19 51
errenta@usurbil.eus

 

Dokumentuak

Udal-hobarien ordenantza

2024.06.27

  Deskargatu (PDF fitxategia)