Hezkuntza
Sailaren arduradun politikoa: Agurtzane Solaberrieta alkatea@usurbil.eus
Sailaren arduradun teknikoa: Josune Mujika enplegu@usurbil.eus
- Helbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, z/g 20170 Usurbil
- Telefonoa: 943 37 19 12
- Ordutegia: 8:00 - 14:30
Usurbilgo Udalako Hezkuntza Sailak bi udal zerbitzu kudeatzen ditu: Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Usurbilgo haur-eskola. Gainera Usurbilgo musika-eskola bultzatzeko asmoz, Zumarte musika-eskolarekin lau urterako hitzarmena sinatu ohi du. Hurrengo asteetan sinatuko da 2018-2021 epealdirako hitzarmena.
Udal zerbitzuak
Hitzartutako zerbitzua
Zumarte Musika-Eskola
Zumarte musika eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1986ko apirilaren 26ean eratu zena. Bere helburua musika mintzaira, kantu eta instrumentuen irakaskuntzaren bidez eta Abesbatza eta Musika Taldeen eraketa mantentzearen bidez, Usurbilen musika-irakaskuntza eta musika-kultura suspertzea da. Usurbilgo Udalak ere bere egiten du helburu hori, hain zuzen ere, musika-kultura suspertzearena, eta, horregatik, Zumarte musika-eskolarekin hitzarmen bat sinatu ohi du lau urtetik behin. Hauxe da orain indarrean dagoena.
Hitzarmen honen xedea da Zumarte Musika-Eskolarekin diru-laguntza erregimena eta prekarioz lagatzen dion lokalaren erabilpena arautzea.
Zumarte musika-eskolaren eraikina zaharkitua dago, eta, txikia geratu denez, Usurbilgo Udalak Zumarte musika-eskola birgaitu eta handituko du. 3 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak. Hauxe da proiektua:
Usurbilgo herri hezkuntza proiektu bateratua
2012an hasi eta 2013ko otsailean amaitu zen usurbildarrak bildu zituen herri hezkuntza proiektu bateratua adostea helburu zuen parte-hartze prozesua.
Zazpi saio egin ziren, eta dokumentu bat adostu zuten partehartzaileak.
Proiektuaren muina azaltzen duen eskuorria
Usurbilgo herri hezkuntza proiektu bateratua (dokumentu osoa)