Hezkidetza programa

Hezkidetza programa

 

Hezkidetza programaren xedea ikastetxeetan tratu onak eta neska-mutilen arteko harremanetan parekidetasuna sustatzea da. Horixe baita, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Norbere burua onartzea eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak. Sexismoan oinarritutako botere harremanak ezbaian jartzea eta aniztasunaren errespetuan sortutako harreman parekideen ereduan sakontzea dugu helburu.

 

Helburu orokorra

Jendarte parekidea eta harreman gozagarriak lortzeko oinarrizko hausnarketa eta praktikak abian jartzea.

 

Helburu zehatzak

  1. Harreman onak sustatuz bortizkeriaz, eta bereziki emakumeen aurkakoaz, hausnarketa bultzatu eta aurre egiteko baliabideak eskaini.
  2. Sexismoan oinarritutako estereotipoak ezbaian jartzea, eta pertsonen sexualitate anitza aurkeztea.
  3. Maitasun erromantikoa ezbaian jartzea: norbanakoaren mundu emozionala eta bere desiren garrantziaz jabetzea.
  4. Ikasleekin landutako eduki eta jarrerak sendotzeko hezkuntza komunitatearekin eta herriko eragileekin elkarlana abiatzea.

 

Hezkidetza lantzeko programaren baitan honako ekintzak garatzen dira

  • Udarregi Ikastolan eta Usurbilgo Lanbide Hastapenerako Prestakuntza zentroan ikasle, irakasle eta gurasoei zuzendutako prestakuntza saioak ematea ikasturtero.
  • Ikasleei zuzendutako aholkularitza zuzena eskaintzea.
  • Herri mailan udalak zein beste hainbat eragilek berdintasunaren arloan egiten duen lanarekin uztartzen denez, herri eragileekin sare lana bultzatzeko hainbat ekintza burutzen dira.
  • Zerbitzu hori lau urtero esleitzen du udalak.