Hasiz hazi beka 2018-2019

Hasiz hazi beka 2018-2019

Ekintzaileentzat Kabieneren elkarlan-gunearen erabilerarako beka

 

DIRU-LAGUNTZA

Enpresa proiektu berri bat duen ekintzaileari laguntzeko, urtebeteko erabilera diruz ordainduko da Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da.

Beterri-Buruntza Ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaren laguntza ere izango dute.

 

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion % 21eko BEz-a (15,75€/hileko) izango da.

 

ONURADUNAK

  • Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak.
  • Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak.
  • Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2018. urtean alta eman berri dutenak. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
  • Beterri-Burutza Ekinean zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana Ekinean zerbitzuarekin adostu badute.

 

ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA

Eskariak Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira.


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

2018ko irailaren 30 arte.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Oinarriak (GAO 2018/05/28)

 

Usurbilgo Udala

 

Kabiene Elkarlangunea

 

Beterri-Buruntza ekinean