Hasiz hazi beka
Ekintzaileentzat Kabieneren elkarlan-gunearen erabilerarako beka
DIRULAGUNTZA
Jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko.
Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da.
Beterri-Buruntza Ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaren laguntza ere izango dute.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta honi dagokion % 21eko BEz-a (15,75€/hileko) izango da.
ONURADUNAK
- Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak lehentasunez.
- Enpresa proiektu berri bat garatzen ari diren pertsonak.
- Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon eta lan egiteko leku bat behar duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
- Elkarteak.
- Sortzaileak, arte eszenikoak, plastikoak, literatura arteak,ikus-entzunezko arte edo kulturako beste zenbait adierazpen artistiko lantzen badituzte.
ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA
Telematikoki, Usurbilgo web orriko zerbitzu digitaleko, usurbil.eus-eko, dirulaguntzen atalean, edo udalean bertan.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
2021eko irailaren 30ean amaituko da.
Ebazpenak bi epetan emango dira:
Lehen ebazpena: 2021ko maiatzaren 31 arte aurkeztu dituzten eskariena.
Bigarren ebazpena: 2021ko irailaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena.
INFORMAZIO GEHIAGO
Usurbilgo Udala
- Josune Mujika
- Telefonoa: 943371951
- Email: enplegu@usurbil.eus
Kabiene Elkarlangunea
- Julen Arteaga
- Telefonoa: 943559675
- Email: administrazioa@kabiene.com
Beterri-Buruntza ekinean
- Nerea Yurrebaso
- Telefonoa: 943304221
- Email: ekinean@andoain.eus