Eduki publikatzailea
Albisteak izenburua
Albisteakalbiste guztiak
Eduki publikatzailea
2025·01·24
Santa Ageda koplekin itzuliko dira ‘Goazen kalera, Usurbil’ saioak, otsailaren 4an, Aginagan
Otsailaren 4tik maiatzaren 27ra arteko egutegia prestatu dute udalak, eskoletako ikasleek eta jubilatuen elkarteek elkarrekin antolatzen dituzten saioetarako. Zenbait egunetan Egurtzegitik edo Eguneko Arretatik pasatuko dira, eta haiekin egingo dute hamaiketakoa.
2025·01·23
Etxealdiako igogailua eraiki eta San Esteban kalea amaitzeko lanak esleitu ditu udalak
Construcciones Urdinberri enpresak eskuratu du Etxealdia eta Kale Nagusia lotuko dituen igogailuaren esleipena, 773.700 euro inguruan. San Esteban kalea Sasoi Eraikuntzak enpresak amaituko du, goiko zatia egokitu zuen berberak, 210.100 euroan, esleipena eskuratuta.
2025·01·22
Iaz Usurbilera bizitzera etorritakoei harrera egingo diete udalak eta Aniztasun Kontseiluak
Lehengo urtean herrira bizitzera etorritakoak gonbidatu dituzte, gutun bidez, ongietorria eman eta herria ezagutzeko bisita gidatu bat eskainiz: otsailaren 1ean izango da, 11:30etik aurrera.