Eduki publikatzailea
Albisteak izenburua
Albisteakalbiste guztiak
Eduki publikatzailea
2025·03·13
Buruntzaldeko emakumeen V. Pala Topaketa ospatuko dute, larunbatean, Andoainen
Pala topaketarekin batera, emakume palista aitzindariei aitortza egingo zaie. Parte-hartze irekia izango da, eta materiala utziko da.
2025·03·12
UEMAren Salto! udalekuetan izena emateko aukera, martxoaren 31ra arte
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, eta txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago.
2025·03·10
Asteburuan goi-tentsioko linean izandako ezbeharraren harira
Usurbilgo Udala ezbeharra gertatu zen unetik bertatik harremanetan dago Ertzaintzarekin: gaur goizeko elkarrizketan jakin ahal izan duenez, adingabeak egonkor jarraitzen du, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren inguruan. Aztertu nahi dute ea goi-tentsioko dorre horrek araudiak zehazten dituen segurtasun neurri guztiak indarrean ote dituen edo ez. Ikerketa horren emaitzen zain geldituko da udala, neurririk hartu behar duen edo ez erabakitzeko.
Udalaren beste webguneak
