Eduki publikatzailea
Albisteak izenburua
Albisteakalbiste guztiak
Eduki publikatzailea
2025·05·15
Aldaketak trafikoan, Sagardo Eguna dela eta
Herriko sarrera nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da, goizetik iluntzera arte. Donostia-Zumaia eta Usurbil-Hernani lotzen dituzten autobusak San Inazio kaleko beheko biribilgunean geldituko dira. Itzulia Women lasterketa dela eta, mozketak izango dira N634 errepidean ere, eguerdian.
2025·05·13
Udalak eta Orbeldi dantza taldeak hitzarmena sinatu dute
Udalak dirulaguntza emango dio Orbeldiri, euskal dantzak eta herri folklorea bultza ditzan, eta lokal bat lagako dio, prekarioz. Hitzarmenak urtebeteko iraupena du, eta urtez urte luzatu ahal izango da.
2025·05·12
Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko dute Sagardo Egunean
Emagin elkarteak postu bat jarriko du, udalaren eskariz, indarkeria matxistaren inguruan kontzientzia hartzea bultzatzeko: Mikel Laboa plazan jarriko dute, 18:00etatik 23:00etara.
Udalaren beste webguneak
