Barruko orrien irudia
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·09·12
Jabetza Eskolak zoru pelbikoa eta biodantza ikastaroak antolatu ditu
Irailaren 16tik 27ra bitartean izango da izen-ematea, Emakumeon Etxean, 943 37 71 12 telefonora deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Ikastaroak urrian hasiko dira.
2024·09·11
Euskara ikasteko aukera ugari, urritik aurrera: izen-emateak, zabalik
Etumeta euskaltegiaren eskaintzaz gain, euskara ikasteko hiru ikastaro eskaintzen ditu udalak, euskaltegiarekin elkarlanean: izen-ematea irekita dago denetan.
2024·09·10
Emakumeon Etxeko talde sustatzailearen bilera, irailaren 12an
Orain arteko ibilbidearen balorazioa egin eta aurrera begirako urratsez hitz egingo dute etzi, besteak beste, urrirako prestatzen ari diren Emakumeon Topaketaz. Interesa duen oro gonbidatu dute parte hartzera.
2024·09·09
Esperientzia Eskolan eta Oroimen tailerrean izena emateko epea, gaurtik irailaren 25era bitartean
Gizarte zerbitzuek antolatutako bi ikastarook urritik ekainera bitartean izaten dira, doan: oroimen tailerra erretiroa hartua duten herritarrentzat izaten da, eta Esperientzia Eskola 55 urtetik gorakoentzat.
2024·09·09
Aniztasun Kontseiluaren bilera, irailaren 19an
Azken hilabeteetan egindako lanak baloratu eta hurrengo urratsak izango dituzte hizpide Aniztasun Kontseiluan. Jatorri aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko interesa duen oro gonbidatu dute bertan parte hartzera.
2024·09·06
Euskara errefortzu klaseetan izena emateko epea, irailaren 9tik 20ra
Behar baino euskara maila apalagoa duten 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako doako saioak dira, eskolaz kanpo euskara barneratu eta sendotzeko modua izan dezaten. Urrian hasiko dira saioak. Ttakun Kultur Elkarteari esleitu zaio zerbitzua.
2024·09·06
Udalak auzotarren mugikortasun beharrak ezagutzeko galdetegia banatuko du datorren astean, eta gaiaren inguruan hitz egiteko bilera egingo dute, irailaren 10ean, 19:30ean.
2024·09·05
Abuztuaren 5ean argitaratutako oinarrietan zenbait akats antzeman dira: horiek zuzenduta, izena emateko bigarren aukera egongo da, bihartik hasi eta irailaren 19ra bitartean. Lehenengoan izena eman zutenek ez dute berriz egin beharko.