2023·11·28
Greba orokorra dela eta, udal-ekipamenduak itxita egongo dira ostegunean
Udaletxea, Sutegi, Potxoenea, gizarte zerbitzuak, gaztelekua, kiroldegia eta Harane itxita egongo dira. Azaroko osoko bilkura egun bat aurreratu dute, asteazkenera. Garbitaniak ere grebarekin bat egin duenez, ez da hondakin bilketarik izango.
2023·11·20
Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura du ardatz kontakizunak. Urteak daramatzate Agirresarobek eta Mattinek hitzak eta marrazkiak uztartzen, zuzeneko kontaketen bidez: orain, esperientzia hori liburu batean gorpuztu dute.
2023·11·16
Tren geltokirako sarbideak aldatuko dira larunbatetik aurrera, obrak direla eta
ETSk jakinarazi duenez, azaroaren 18tik 25era iparraldeko nasak soilik funtzionatuko du Donostiara zein Orio aldera joateko. Azaroaren 26tik aurrera, berriz, hegoaldeko nasa egongo da erabilgarri. Azaroaren 20tik 24ra, goizeko bi tren bertan behera geldituko dira.
2023·11·08
Udal-gobernuak 2024ko aurrekontu proposamena aurkezteko bilerak egingo ditu herri-auzoetan
Hurrengo urteko aurrekontuetako proposamenak azaldu eta herri-auzoetako beharrez hitz egiteko baliatuko dituzte bilerak. Azaroaren 15etik 28ra bitartean, bederatzi bilera izango dira, guztira. Abenduko osoko bilkuran hasieraz onartzea da asmoa.
2023·10·30
‘Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat’ Uemaren adierazpena onartu dute, osoko bilkuran
Azken hilabete eta asteetan Udal Legearen inguruan izandako epaiak salatu dituzte, “euskararen ofizialtasuna bera ere zalantzan jartzen” dutelakoan. EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin onartu dute adierazpena; PSE-EEk aurka bozkatu du.
2023·10·30
Txirikordako egunerokoa arautuko duen erregelamenduari hasierako onespena eman diote, aho batez
Txirikordako etxebizitzen esleipendunek hainbat hilabetez landu dituzte belaunaldi arteko elkarbizitza komunitariorako oinarriak, udalarekin lankidetzan, eta aurrez onartutako ordenantzan txertatu dituzte.
2023·10·26
650 Usurbil Bizi proiektutik sortutako ekimen honek jarraipena izango du 2023an ere. Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok elkarlanean antolatuko dute, eta herriko ekoizle eta sortzaileen lana ezagun egin eta produktu horiei ikusgarritasuna emateko, herrian bertan kontsumitzea bultzatzearekin batera.
2023·10·26
Azaroaren 4an egingo dute Mundualdia, Usurbilgo jatorri aniztasunaren festa
Usurbil harrera herri izateko egindako urratsen eta hurrengoaren berri emango dute aurtengo Mundualdian. Udalak herriko baliabideen gida berritu eta harrera zerbitzua martxan jarri ditu.