Harrera zerbitzua

Harrera zerbitzua

Aniztasun teknikariak harrera egiten dio hala eskatzen duen herritarrari. Batez ere, Usurbilgo bizilagun berriei zuzendutako zerbitzua da, eta herrian bizitzeko oinarrizko informazioa ematen zaie: baliabideak, zerbitzuak, osasun arreta, formakuntza, atzerritartasun arloko legedia, eskubideak, betebeharrak eta abar.

Harrera zerbitzua Emakumeon Etxean ematen da, ostegunetan, 11:00etatik 13:00etara. Dena den, beharrezkoa da hitzordua hartzea, udaletxean.