Hareman · Gizarte mentoria programa

Hareman · Gizarte mentoria programa

 

Usurbilera iritsi berria zara, eta herriko txokoak usurbildar batekin ezagutzea gustatuko litzaizuke?

Bertako pertsona bat ezagutu nahi duzu gustuko jarduerak elkarrekin egiteko? Edo kafetxo bat hartzeko eta hizketan aritzeko?

Denbora daramazu Usurbilen bizitzen, baina sentitzen duzu benetan ez duzula herriko inor ezagutzen, edo ez zarela bertako parte sentitzen? Ez duzula inoiz herriko norbaitekin benetako harremanik izan?

Noizbait horrelako galderaren bat egin badiozu zure buruari, HarEman zuretzat ere bada!

HarEman-en beste usurbildar batekin denbora partekatzea proposatzen dizugu, astean behin bion artean adosten duzuena egiteko.

Zurekin ondoen egokitzen den pertsona aurkituko dugu elkarrekin, eta harremana eraiki bitartean laguntza profesionala izango duzue, sei hilabetez.

Parte hartu nahi duten pertsonen bila gabiltza: horietako bat izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu galdetegia .

 

Pentsatu al duzu inoiz zein zaila den beste herrialde batetik Usurbilera iritsi eta inor ez ezagutzea?

Gustatuko litzaizuke norbaiti harrera egitea, baina ez dakizu nola? Baduzu gogorik zure herriko ohiturak, historia, hizkuntza, tokiak, etab. partekatzeko, Usurbil benetan guztion herria izan dadin? Zure interesak eta zaletasunak beste pertsona batekin partekatu nahi dituzu?

Usurbilen bizitzen denbora daramazu, herriko parte sentitzen zara, eta beste pertsona bati harrera erraztu nahi diozu?

Noizbait horrelako galderaren bat egin badiozu zure buruari, HarEman zuretzat ere bada!

HarEman-en beste usurbildar batekin denbora partekatzea proposatzen dizugu, astean behin bion artean adosten duzuena egiteko.

Zurekin ondoen egokitzen den pertsona aurkituko dugu elkarrekin, eta harremana eraiki bitartean laguntza profesionala izango duzue, sei hilabetez.

Parte hartu nahi duten pertsonen bila gabiltza: horietako bat izan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu galdetegia .

Denon artean, egin dezagun Usurbil harrera herri!

 

Hareman eskuorria

  Deskargatu