Usurbilgo Etxebizitza Bulegoa
Usurbilgo Etxebizitza Bulegoa
Usurbilek Etxebizitza Bulegoa du, 2026ko irailaz geroztik. Helburu nagusia da udalerrian hutsik egon daitezkeen etxebizitzak mobilizatzea. Hala, hainbat zerbitzu eskainiko ditu: bitartekaritza eta aholkularitza juridikoa, bermeak kudeatzeko laguntza eta dirulaguntzen zein onura fiskalen berri ematea, besteak beste. Era berean, udalak eskaintzen dituen alokairu sozialeko etxebizitzetako maizterren integrazio komunitarioa bultzatzeko lan egingo du.
Informazio baliagarria:
Zer da?
Etxebizitza Bulegoa Usurbilgo herritarrei etxebizitzari lotutako gaien inguruko kontsultak bideratu, aholkularitza eskaini eta informazioa emateko sortutako zerbitzua da.
Zein helburu du?
Helburua da bulegoak, etxe jabe diren herritarrekin batera, etxe bat alokairuan jartzeko izan ditzaketen blokeoak desegitea (zailtasun juridikoak, konponketak, beldurrak...). Halaber, etxe bat alokatu edo erosi nahi duten herritarrek eskuragarri dauden baliabideak ezagutu eta kontratuei buruzko azalpenak eta orientazioa jasoko dituzte, besteak beste.
Zer eskaintzen du?
- Bitartekaritza eta aholkularitza juridikoa: aldeen arteko harremana errazten du, eta beharrezko babes legala eskaini, pauso bakoitzean.
- Bermeak alokairuan: erakunde publikoek zein aseguru pribatuek eskaintzen dituzten bermeak kudeatzen laguntzen du.
- Dirulaguntzak: eskuragarri dauden laguntza publiko guztien berri ematen du (alokairurako dirulaguntzak, gazteentzako programak, etxebizitzen egokitzapenetarako laguntzak…).
- Onura fiskalak: etxebizitza alokairu eskuragarrian jartzeak abantaila fiskal garrantzitsuak ekar ditzake. Guztien berri ematen du.
- Dokumentu eta tramiteei buruzko kontsultak: kontratuen irakurketa eta klausulen azalpena, tramite administratiboetan orientazioa …
Zerbait ordaindu behar da?
Ez, doako aholkularitza zerbitzua da.
Hitzordua hartu behar da?
Bai, telefonoz deituta, emailez edo Whatsappez. Hitzordua eskatzerakoan, kontsultatu nahi den gaia adieraziz gero, saioa ahalik eta ondoen prestatu ahal izango dute, aholkularitza saio lagungarriagoa eskainiz.
Non dago etxebizitza bulegoa?
Kale Nagusia 43 behea
(Gizarte Zerbitzuen lehengo egoitzan)
Zein da etxebizitza bulegoaren ordutegia?
- Aurrez aurreko harrera:
- Asteazkenak: 14:00-19:00
- Ostiralak: 09:00-14:00
- Telefono bidezko arreta (astelehenetik ostiralera): 09:00-15:00
Informazio gehiago
Telefonoa: 722 151 640
Helbide elektronikoa: etxebizitzabulegoa@usurbil.eus
Navigation Menu
- Udala
- Araudiak eta erabakiak
-
Sailak
- Aniztasuna
- Ongi etorri gida
- Harrera zerbitzua
- Hareman · Gizarte mentoria programa
- Usurbilgo jatorri aniztasuna zenbakitan
- Mundualdia Usurbilen
- Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa
- Etxebizitzak
- Euskara
- Gazteria
- Hezkuntza
- Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako udal institutua
- Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan
- Oinarrizko Lanbide titulua ile – apainketa eta estetika arloa
- Haur-eskola
- Hirigintza
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Espazio publikoaren antolamendu berria
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Aginaga - Txokoalde
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Zubieta - Ugaldea
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Erdigunea - Santuenea
- Kale irekiak
- Errioa bizi!
- Etxebizitza zaintzadunen auzunea
- Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Orokorra (2026-2029)
- Hondakinen bilketa atez ate
- Idazkaritza
- Ingurumena
-
Sailak
- Kirola
- Abonuak
- Ikastaroak
- Tarifak
- Instalazioak
- Oiardoko ordutegia eta egutegia
- Arautegia
- Kirol zerbitzuko araudia
- Abonatuen arautegia
- Ikastaro luzeen arautegia
- Haurren igeriketa ikastaroen arauak
- Igerilekuko arautegia
- Kirol diru-laguntzak
- Ibilbideak
- Buruntzaldea kirolak
- Kirol Orientazio Zerbitzua (Usurbil Suspertu)
- Kontu hartzailetza
- Kultura
- Liburutegia
- Nekazaritza
- Osasun eta gizarte zerbitzuen saila
- Parekidetasuna
- Hezkidetza programa
- Ahalduntze ikastaroak
- Emakumeen aurkako indarkeria
- Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak
- Emakumeon Etxea
- Udaltzaingoa
- Zerbitzuak eta herri-lanak
