Etxebizitzak merkatua
Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu izendapena
Udalerri bat tentsio handiko eremu izendatzeko bi baldintza zehazten ditu 12/2023 legeak. Batetik, azken bost urteetan alokairuaren prezioa KPI Kontsumo Prezioen Indizea baino hiru puntu gehiago igo izana, eta, bestetik, herritarrek euren diru-sarreren %30 baino gehiago bideratzea etxebizitzari lotutako gastuetara (alokairua, hipoteka eta etxeko oinarrizko hornidura gastuak barne hartuta).
Bi baldintzetako bat betetzea nahikoa da izendapena eskatu ahal izateko. Usurbilen, zehazki, lehenengo baldintza betetzen da: Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenean, 2017 eta 2022 artean alokairuaren prezioa gehien hazi zen udalerrien artean zerrendatu zuten Usurbil, %19,90-ko igoerarekin. Bigarren baldintza ez du betetzen, baina gutxigatik, %28 inguru bideratzen baita, batez beste, etxebizitzen gastuetara.
Udalak 2025eko martxoan eskatu zion Eusko Jaurlaritzari Usurbil izenda zezala etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu: izendapen hori urte bereko irailaren 12an iritsi zen. Izendapenaren ondoriozko neurriak indarrean sartzeko beharrezkoa zen iragarkia BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: 2025eko urriaren 30eko buletinean argitaratuta, neurriok indarrean daude hurrengo egunetik aurrera, urriaren 31tik.
Dokumentazioa:
Usurbilgo Udala
Eusko Jaurlaritza
Espainiako Gobernua
Informazio praktikoa
1. Eusko Jaurlaritzaren webgunea
https://eremutentsionatua.euskadi.eus/hasiera
Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremuei buruzko informazioa aurki daiteke.
2. Alokairuaren erreferentzia-indizea
Etxe bat zenbatean aloka daitekeen kalkula daiteke, bere baldintzen eta udalerriko eremuaren arabera.
3. Alokairu-errenten eguneratze indizea (IRAV)
https://www.mivau.gob.es/vivienda/calculadora-precio-alquiler
Tentsionatutzat jotako eremuetako alokairu kontratuei aplikatzen zaie, eta KPIa ordezkatzen du, kontratua indarrean dagoen bitartean errenta urtero berrikusteko, maizterra igoera handietatik babestuz. Errentaren urteko berrikuspenera ere zabaltzen da, kontratua indarrean duten maizterrek erabil dezaketen ezohiko luzapen-aldian.
Navigation Menu
- Aniztasuna
- Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa
- Etxebizitzak
- Euskara
- Gazteria
- Hezkuntza
-
Hirigintza
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Espazio publikoaren antolamendu berria
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Aginaga - Txokoalde
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Zubieta - Ugaldea
- Espazio publikoaren antolamendu berria: Erdigunea - Santuenea
- Kale irekiak
- Errioa bizi!
- Zapategi eremua
- Etxebizitza zaintzadunen auzunea
- Hondakinen bilketa atez ate
- Idazkaritza
- Ingurumena
