Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa
Etxebizitzak
Udalek etxebizitzen alorrean dituzten eskumenak eta baliabideak urriak izan arren, Usurbilgo Udalak hainbat ekimen jarri ditu martxan, azken urteetan, etxebizitzaren alorrean. Izatez, programa bat sortu du, hiru urterako, etxebizitzari lotutako gaiak kudeatuko dituen teknikari bat kontratatzeko.
Udalak 35 etxebizitza ditu jabetzan: alokairu sozialera bideratzen ditu hemeretzi, etxebizitza eskatzaileen udal erregistroaren bidez esleitzen direnak, eta gainerako hamaseiak zuzkidurazkoak dira, Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitariokoak, lagapen bidez esleitzen direnak.
Horrez gain, merkatu libreko etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza lerroa du udalak 2021az geroztik, eta merkataritza lokalen erabilera egoitzazko erabilerara aldatzeko jarduna arautzeko ordenantza bat ere badu, 2010ekoa.
Zerga sisteman ere hartua du alokairua sustatzeko neurri bat, zehazki, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidez, etxebizitzak Bizigune programaren bitartez alokairuan uzteagatik %50eko hobaria ematen du, eta, aldiz, etxebizitza hutsei %50eko errekargua aplikatzen zaie.
Hirigintza garapen berrietan babestutako etxebizitzak (sozialak eta tasatuak) sustatzeko neurriak ere hartu izan ditu, eta esleipen prozeduran Usurbilen erroldatutako herritarrei lehentasuna eman zaie.
Navigation Menu
- Udala
- Araudiak eta erabakiak
- Sailak
-
Sailak
- Kirola
- Kontu hartzailetza
- Kultura
- Liburutegia
- Nekazaritza
- Osasun eta gizarte zerbitzuen saila
- Parekidetasuna
- Udaltzaingoa
- Zerbitzuak eta herri-lanak