Espazio publikoaren antolamendu berriaren emaitza

Espazio publikoaren antolamendu berria

 

Etorkizuneko Usurbil diseinatzen

Azken hilabete luzeotan, udala eta herritarrak eskuz esku aritu dira lanean Kale irekiak parte-hartze prozesuan, Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko eta mugikortasun plan berria diseinatzeko.

Herrian zertan eta non aritzen garen, nola mugitzen garen, non erosten dugun, zein harreman-sare dugun, non jostatu eta dibertitzen garen, zein diren gure txoko gustukoenak, non ez gauden eroso, noiz nola sentitzen garen, zerk erakartzen gaituen eta zerk atzeraka eragiten... Kontu horiek guztiak ekarri ditugu hizpidera joan deneko hilabeteotan. Horretan murgildu, eta herriko txoko eta pasabide guztiei buruz aritu gara, hausnarrean eta hizketan, nork beretik emanez eta besteenak adi jasoz. Kale irekian egin ditugu saioak, orain auzoan, orain eskolan edota kultur etxean, nola helduekin hala haurrekin. Modu batez edo bestez, 60 herritarrek eta 196 haurrek hartu dute parte. Eskerrik asko eta zorionak, beraz.

Parte-hartzea zinez aberatsa izan da, eta, ondorioz, Mugikortasun Planak 50 esku-hartzetik gora aurreikusten ditu.

Non gauden aztertuta, Usurbil bizigarri eta atsegina eraikitzea zerumugan, gure herriko espazioen eta ibilbideen ikuspegi berritua aurkituko duzu Mugikortasun Planean. Etorkizunari begirako lana da, datozen urteetan Usurbilek zer aldaketa izango dituen markatzen duena. Esku-hartze horiek ez dira, noski, denak batera egitekoak. Mailaka eta epe luzean garatu beharreko plangintza da hau, modu ordenatuan eta lehentasunen arabera gauzatuko duguna. Edonola ere, ez da plangintza itxia. Bidea eginez egingo baitugu. Eta bide horretan, zu, usurbildar estimatu hori, bidelagun nahi eta behar zaitugu.

Dokumentu osoa hemen ikusgai:

Usurbilgo Espazio Publikoaren Berrantolaketa

Usurbilgo Espazio Publikoaren Berrantolaketa

  Deskargatu (PDF)

 

 

 

Planaren eduki nagusiak

Planaren helburu nagusia Usurbil jasangarria, irisgarria eta bizigarria lortzea da, motorren menpeko mugikortasun-eredua gainditzea, eta, irizpide jasangarriak oinarri, mugitzeko ohiturak aldatzea, oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emanez.

Hortaz, mugitzeko moduak aldatu egin behar ditugu, eta eguneroko ohiturak horretara egokitu. Hori da, hain zuzen, diseinatu dugun mugikortasun-plan honen helburua. Mugikortasun-modu desberdinak, esaterako, horren arabera finkatu ditugu:

Oinezkoak

Oinezkoak

Motorrik gabeko ibilgailuak

Motorrik gabeko ibilgailuak: bizikletak, gurpildun-aulkiak, patinak...

Garraio publikoa

Garraio publikoa: trena, autobusak...

Ibilgailu motordun partikularrak

Ibilgailu motordun partikularrak: kotxeak eta motoak, batez ere

Hurrenkera hori gure kaleen diseinura ekarri nahi dugu. Horretarako, oinezkoentzako espazio publikoa egokitzea eta handitzea lehentasunezko bihurtzen zaigu.

Horrekin batera, ezin ditugu alde batera utzi irisgarritasun-arazoak eta genero-ikuspegia. Izan ere, gure ibilbideek eta kaleek denontzat izan behar dute egoki eta seguru. Badugu, beraz, zer egina.

Hala, mugikortasun-planak jomuga bat eta bide bat planteatzen du, Usurbil jasangarria, irisgarria eta bizigarria lortzeko. Helburu hori eskuratzeko, mugikortasun-plan honek espazio publikoaren eta ibilbideen antolamendu berri bat proposatzen du, baita hainbat ekintza urbanistiko ere. Ekintza horiek, noski, ez dira denak batera egingo. Plangintza da, eta bidea zehazten dute. Interes publiko handieneko ekintzak lehenetsiko dira, egingarriak direnak, beraien arteko menpekotasunak markatuz, beste administrazioen esku-hartzeak kontuan hartuz, eta, aurreratu ahala, lanen balorazioa eta errebisioa eginez. Hortaz, ezagun da ez dela plangintza itxia edo aldaezina.

 

Eremuak eta ekintzak

 

Aparkalekuak

Aparkalekuak

  Deskargatu (PDF)

Kaxkoko plano orokorra

Kaxkoko plano orokorra

  Deskargatu (PDF)

Mugikortasun eskema ezberdinak

Mugikortasun eskema ezberdinak

  Deskargatu (PDF)