Espazio publikoaren antolamendu berria: Zubieta - Ugaldea
Espazio publikoaren antolamendu berria
Eremuak eta ekintzak: Zubieta - Ugaldea
EREMUA
N-634 eta Ugaldea
EREMUA
Zubieta
EREMUA
Beste zonaldeak eta ekintza orokorrak
Troiako aldaparen eta Zubietara doan bidearen artean, hesi arriskutsu moduan, N-634 errepidea eta trenbidea daude. Iraganbide hori Usurbilgo puntu beltzetako bat da. Izan ere, oinezko askok erabiltzen Gaur egun
dute ibilbide hori, errepidea eta trenbidea gurutzatzeko pasabide segururik ez egon arren. Gainera, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren arabera, Donostiatik Txikierdira datorren foru-sareko bidegorriak ere, etorkizunean hortik izango du jarraipena Usurbil alderantz.
Aspaldiko eskakizuna da gune horretan pasabide seguru bat egitea. Hain zuzen, horregatik idatzi berri du Euskal Trenbide Sareak Troiako aireko pasabidearen proiektua. Proposamen hori da Berrantolaketa Planeko ekintza honetan jasotzen dena. Pasabide horrekin trenbidea eta errepidea modu seguruan eta irisgarrian zeharkatzea lortuko da. Eta, bide batez, Ugaldea industriaguneraino oinez edo bizikletaz iritsi ahal izatea ere ziurtatuko da. Etorkizunean, hori izango da Usurbilgo herriguneraino iristeko pasabidea.
Zubietatik Santuenera doan bidea oinezko eta bizikleta askok erabiltzen dute. Baina motordun ibilgailuak ere hortik pasatzen dira bi noranzkoetan eta ez dago denentzako nahikoa leku. Horregatik motordun ibilgailuen eta oinezko eta bizikleten ibilbideak banatu egin nahi dira. Horretarako, Petritza, Lertxundi eta Oianguren baserrietatik barrena doan herri-bidea egokitzea proposatzen da oinezko eta bizikletentzat.