Espazio publikoaren antolamendu berria: Erdigunea - Santuenea
Espazio publikoaren antolamendu berria
Eremuak eta ekintzak: Erdigunea - Santuenea
EREMUA
Arrobitxulo-Agerreazpi
EREMUA
Munalurra Galtzaragaina
EREMUA
San Inazio
EREMUA
Udarregi-kiroldegi ingurua
EREMUA
San Inazio eta Kontseju Zarra ingurua
EREMUA
Txaramuto
EREMUA
Kaxkoa
EREMUA
Etxealdia-Bizkarre
EREMUA
Eguzkitza ingurua
EREMUA
Artzabal ingurua - Puntapax
EREMUA
Errekatxiki, Kalezar eta Ugartondo
EREMUA
Santuenea
EREMUA
Bizkarre-tren geltokia
EREMUA
N-634 eta Ugaldea
EREMUA
Beste zonaldeak eta ekintza orokorrak
Autobus geltoki berria egiteko, ezinbestekoa da ibilgailuentzat Ostapeko herriko sarrera hobetzea. Hala, sarreran biribilgune bat egitea proposatzen da, horrek autobusen sartu-irteerak hobetuko lituzkeelako edozein norabidetan, bai Orio aldera bai Donostia aldera, eta autobusak herritik barrena ibiltzea saihestuko lukeelako. Halaber, biribilgune horrek Atallu industriagunerako sarrera-irteera hobetuko luke, Santuenerako joan-etorriak, eta herritik ateratzeko kale nagusia erabili behar ez izatea ere ekarriko luke. N-634errepidean kokatzen denez, proiektu horren eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Orain arte egindako bileretan begi onez ikusi du aldaketa, baina oraingoz ez dago konpromiso zehatzik.
Kalezar auzora igotzeko bide labur eta erabilia da Errekatxiki parkeko eskaileretan barrena doana. Horiek, ordea, ez daude batere egoera onean, izan ere, ez dituzte betetzen irisgarritasun baldintzak. Bestalde, Kale Irekiak prozesuan ikastolako haurrekin egindako saioetan Errekatxiki parkean jolaserako elementuak jartzeko proposamen zehatzak jaso ziren. Horregatik guztiagatik eskailera horiek berritzeko eta parkea egokitzeko proiektua idatzi du udalak. Ingurua kontuan hartuta eta integrazioa zainduz, horixe da ekintza horretan jasotzen dena.
Usurbilgo herriguneko ibilbide garrantzitsuenen giltzarria da Bordatxoko biribilgunea. Izan ere, Mikel Laboa Plaza, pilotalekua eta dema-plaza inguruko oinezkoen gunea haraino iristen da, eta, horretaz gain, han elkartzen dira herriko hiru kale garrantzitsuenetakoak: Puntapax kalea, San Inazio kalea eta Gernika etorbidea. Kale hori kiroldegira eta ikastolara joateko bide nagusia da. Biribilgune horretan, ordea, autoak dira protagonistak, eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna asko zailtzen dute.
Gune horretarako proposatzen den esku-hartzearen helburua da oinezkoentzat eta bizikletentzat ibilbideak erraztea, hau da, oinezkoen gunea zabaltzea eta Gernika etorbidearekin lotura hobetzea. Horretarako, San Inazio eta Puntapax kaleak eta Gernika etorbidea noranzko bakarrekoak bihurtzea eta biribilgunea kentzea proposatzen da. Hala ere, proposamen hori abian jarri aurretik, beste ekintza batzuk burutzea behar-beharrezkoa da.
Bordatxoko planoa
Gaur egun udaletxearen eta Joxe Martin Sagardia Plazaren inguruan autoek dute lehentasuna; aitzitik, oinezkoentzat eta bizikletentzat oztopoz betetako eremua da. Berrantolaketa-planean autoak Kontzejuzarra kaletik bideratzea eta Barrenkaleren zati handi bat oinezko bihurtzea proposatzen da. Hala, herriguneko oinezkoen gunea udaletxeko sarreraraino zabaltzea da asmoa, oinezkoentzat eta bizikletentzat gune irisgarria eta segurua lortzeko.
Udaletxe inguruko planoa
Usurbilgo hilerri zaharra husteko prozesua martxan da eta dagoeneko oso aurreratua. Hustuketa amaitzen denean, udalak leku hori berreskuratzeko asmoa du, paregabea baita bertan parke publiko bat egokitzeko. Izan ere, kokapena oso ona da eta inguruan dituen ekipamendu eta espazio publikoen sarea osatzeko eta horien irisgarritasuna hobetzeko aukera ezin hobea ematen ditu.
Gaur egun Usurbilgo herrigunean hainbat autobus geltoki daude. Hala, erabili nahi den autobus-linearen arabera, geltoki batera edo bestera joan behar da autobusa hartzera. Horrek zaildu egiten du garraio publikoa erabiltzea. Gainera, Txaramuntoko biribilguneko geltokia, geltoki nagusietako bat, ez da batere egokia; batetik, herrigunetik aparte dagoelako, eta, bestetik, irisgarritasun baldintza kaxkarrak dituelako.
Hain zuzen, Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko planean mugikortasun jasangarriaren alde egin nahi da, eta, horretarako, gaur egungo garraio publikoa hobetu eta indartzea da helburu nagusietako bat. Autobus geltokiak bakarrean bateratzeak mesede handia egingo lioke helburu horri. Hala, autobus geltoki berri hori Askatasuna plazaren behealdean egitea proposatzen da esku-hartze honetan, herriko bihotzean, hain zuzen ere. Aterpea izango luke, eta leku irisgarria eta segurua da, gainera. Egitasmo horrek Errekatxiki eta Zubiaurrenea kaleen arteko biribilgunea birmoldatzea eskatzen du. Nolanahi ere, kontuan izan beharra dago esku-hartze hori beste ekintza batzuen menpe dagoela, eta beste administrazio batzuen inplikazioa behar duela.
Autobus geltokiko planoa