Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa
Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa
Sailaren arduradun politikoa: Iratxe Begiristain Otegi ibegiristain@usurbil.eus
Sailaren arduradun teknikoa: Josune Mujika enplegu@usurbil.eus
Enplegu Sustapen Teknikaria: Josune Mujika
- Helbidea: Joxe Martin Sagardia plaza z.g. 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 37 19 51
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa - xehetasunak
Sailak ematen dituen zerbitzuak
1.Enplegu prestakuntza programak.
Prestakuntza eta enplegu esperientziak eskaintzen zaizkie langabetuei. Langabetuak ikastaro eta kontratazioak konbinatuz trebatzen dira, lan merkatuan lana aurkitzeko aukera gehiago eduki dezaten. Prestakuntza eta kontratazioak gizarte intereseko edota komunitatearentzako zerbitzuko esparruetara bideratzen dira.
2. Lanerako prestakuntza.
Prestakuntza teoriko-praktikoa, kualifikazio arlo jakin bati lotutakoa. Praktikak ere bideratzen dira prestakuntzarekin lotutako enpresetan.
3.-Enplegua sustatzeko programak.
3.1. Udalaren esparruan bideratutako kontratazio programak
3.2 Enpresei zuzenduriko dirulaguntzak
4. Langabetuentzat orientazio eta informazioa.
Usurbilgo langabetuei lan merkatuari buruzkoa, prestakuntza aukerei buruzkoa, enplegu zerbitzuen ingurukoa...
5.Ekintzailetza arloko aholkularitza eta laguntzak.
5.1 Enpresak martxan jartzeko laguntzak.
5.2 Ekintzailetza eta elkarlana sustatzeko laguntza.
Hasiz Hazi dirulaguntza, Kabiene elkarlan gunean egonaldirako
5.3 Beterri-Buruntzako Ekinean Aholkularitza zerbitzua.
Usurbil Zabalik eta Hasiz Hazi egitasmotan parte hartzen duen ekintzaileentzat tutoretza zerbitzua eta enpresa berriak martxan jartzen laguntzeko aholkularitza eskaintzen da, Usurbilgo Udalaren eta Ekinean Aholkularitza zerbitzuaren lankidetzari esker.
6. Usurbilgo merkataritza eta ostalaritzaren sustapena.
Sektorearekin lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen da. Sektoreko lan-mahai bat eratua dago, bertan Hurbilago elkartea eta Usurbilgo Udalaren ordezkaritza bat egonik, eta lan mahai horren egitekoa Usurbilgo herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko onartutako plangintza aurrera eramatea da, bi aldeen lankidetzaren bitartez. Urteroko jarduera plana eta dagokion aurrekontua merkataritza mahaian aztertu eta ebaluatzen da eta bi aldeen adostasunarekin onartzen da.
6.1.-Usurbilgo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea biziberritzeko 2020ean eguneratutako plangintza.
Usurbilgo herri merkataritza eta ostalaritza indartzeko plana 2020ean eguneratu zen, bertan sektorearen diagnostiko bat egiteaz gain, 2021-2024rako ekintza plana osatu zen. Zazpi helburu nagusi, sei jarduera ildo, 23 jarduera proposamen eta 40 ekintza zehatz jaso zituen Siadecok.
Diagnostikoa
Ekintza plana
6.2.-Udalaren eta Hurbilagoren arteko dirulaguntza hitzartua eta esparru akordioa.
Urtero, akordio marko bat sinatzen da Hurbilago eta udalaren artean, urte horri dagokion bi aldeen arteko lankidetzan oinarrituz, alde bakoitzak sustatuko dituen helburu, ekintza, kronograma eta aurrekontua zehaztuz. Bestalde, Hurbilagorekin dirulaguntza hitzartua sinatzen da, merkataritza sustatu eta dinamizatzea helburu, Hurbilago elkarteak bultzatu, antolatu edota parte hartutako urteko jarduerak diruz laguntzeko.
Hurbilagorekin hitzarmena eta esparru akordioa
6.3.-Gertuago
Gertuago marka eta webgunea Covid19aren testuinguruan sortu zen, 2020ko udaberrian, tokiko merkatari eta ostalariei laguntzeko: Usurbilgo Udalak herritarrek herrian egindako erosketak %20ko beherapenarekin eskuratzeko erosketa bonuak finantzatu zituen. Usurbilgo herritarrentzat erreferentziazko webgune berri bat izatea lortu zen. 2021. urtean, fase berri bat ireki zen Gertuago herriko saltokien erakusleiho bihurtuz, baita sare sozialak ere, bertan merkatarien eta ostalarien eskaintza zabalduz. Hurbilagok bere gain hartu ditu webgunearen dinamizazioa eta saltokiei aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea, komunikazioaren eta marketinaren alorrean; Usurbilgo Udalak urteroko dirulaguntza hitzartuaren bitartez laguntzen dio.
Navigation Menu
- Aniztasuna
- Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa
- Euskara
- Gazteria
- Hezkuntza
- Hirigintza
- Hondakinen bilketa atez ate
- Idazkaritza
- Ingurumena
- Kirola
- Kontu hartzailetza
- Kultura
- Liburutegia
- Nekazaritza
- Osasun eta gizarte zerbitzuen saila
- Parekidetasuna
- Udaltzaingoa
- Zerbitzuak eta herri-lanak