Energia Berriztagarrien Komunitateak
Energia
UDALAREN AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Usurbilgo Udalak energia aholkularitza zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzu horren bidez, batik bat, herritarrek argindarraren fakturei buruz zein energia berriztagarriei buruz izan ditzaketen zalantzak argitu ahal izango dituzte. Zerbitzua doakoa da, eta udaletxean zein herri-auzoetan eskainiko du: beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea.
Energia aholkularitza zerbitzua, udaletxean:
Asteartetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.
Energia aholkularitza zerbitzua, herri-auzoetan:
Astelehenetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Zubietan (Kaxkapen): hilabeteko lehenengo astelehenean.
- Santuenean (auzo elkatearen lokalean): hilabeteko bigarren astelehenean.
- Aginagan (pintura gelan): hilabeteko hirugarren astelehenean.
- Kaxkoan: hilabeteko laugarren astelehenean, 09:00etatik 13:00etara udaletxean; 16:00etatik 19:00etara, Potxoenean.
Hitzordua hartzeko:
943 37 19 51 / iromero@usurbil.eus
SORTALDE, USURBILGO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEA
Usurbilen Energia Berriztagarrien Komunitate bat sortzen laguntzeko eta bultzatzeko ekinaldia abiatu zuen udalak 2022an. Horren helburu nagusia izango zen erregai fosilen erabilera gutxituko duten ekintzak garatzea, energia berriztagarrietan oinarritutako iturri alternatiboak sustatuz, eta baita komunitatea ahaldundu, kontzientzia garatu eta energia gaietan informatzea ere, horrek guztiak energiaren kontsumo arduratsuagoa eta eraginkorragoa izan dadin lagunduko baitu.
Usurbilen bide hori urratzen hasteko, udalak Goiener kooperatiba kontratatu zuen, herritarrekin Energia Berriztagarrien Komunitateen inguruko lanketa saioak eta talde bat eratzeko ahalegina egiteko: halaxe sortu da Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea.
Sortalde-ren webgunerako lotura: sortalde.eus