Emakumeon Etxea
Usurbilgo Emakumeon Etxea
- Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea)
- Telefonoa: 943 37 71 12
- Ordutegia: 10:00-13:00 (astelehenetik ostiralera) eta 10:00-13:00 + 17:00-20:00 (astearte eta ostegunetan)
- Helbide elektronikoa: emakumeonetxea@usurbil.eus
- Sare sozialak: Twitter, Facebook, Instagram
- Webgunea: usurbilgoemakumeonetxea.eus
2018ko Martxoaren 8an hasi ziren Usurbilgo Emakumeon Etxea irudikatzen. Bi urte beranduago abiatu zen parte-hartze prozesua, 2020an. Etorkizuneko Pelaioenea definitzeko prozesuan, lanerako bi gune nagusi izan ziren: emakumeen gogoeta gunea eta auzotarren gogoeta gunea. Egungo Emakumeon Etxea emakumeekin irudikatu eta definitu genuen.
2021ko martxoaren 6an aurkeztu genituen partaidetza-prozesuak utzitako ondorio nagusiak. Ordutik, herriko sei emakumek, Parekidetasun Sailarekin eta udalarekin batera, etxearen talde sustatzailea sortu zuten, partaidetza-prozesuan zehaztu zituzten etxea ireki bitarteko lanei heltzea.
Pelaioenea Usurbilgo Emakumeon Etxearen egoitza ez ezik, kalezartarren auzo-ekipamendua ere bada, eta bertako bilera gela zein goiko gela lokalen erreserbarako webgunearen bitartez eska daitezke.
Izan zaitez etxekide!
Emakumeon Etxeko ekimen, saio eta ikastaroetan parte hartzen duten emakumeak dira. Urtean behin egiten dugun asanbladan ere parte hartu dezakete, nahi izanez gero.
Etxekide izan nahi baduzu, eta antolatzen ditugun ekitaldien berri izan, eman izena galdetegia betez.
Dokumentuak
Informazio orokorra
Emakumeon Etxearen izaera eta filosofia
- Ahalik eta emakume gehien eta anitzenak erakartzea nahi genuke.
- Multikulturala eta inklusiboa. Kultura, jatorri eta pentsatzeko era ezberdinak ongi-etorriak izango diren gunea da.
- Herritarra. Herrian txertatuta dago, eta beste elkarte eta eragileekin elkarlanean aritzeko bokazioa dugu.
- Euskalduna. Era inklusiboan ulertuta, baina euskaraz funtzionatuko duen espazioa.
- Konfiantzazko, errespetuzko, elkarlaneko eta lagunarteko harremanetan oinarritua.
- Belaunaldi artekoa. Belaunaldi ezberdinen arteko gunea da.
- Irekia. Kudeaketa irekia du, pertsona ororentzat irekia dago, eta beste proiektu eta eragileentzat irekia dago.
- Arnasgunea. Aske, eroso, lasai, babestuak eta ulertuak sentitzeko gunea da.
Zer aurkituko duzu emakumeon etxean?
Kontzientzia feminista sustatzeko jarduerak
Jabetze eskola
Pertsonalki zein kolektiboki hausnartzeko, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, gure buruaren jabe izateko espazioa izan nahi du.
Jabetze eskolan tailerrak, ikastaroak edota jabekuntza taldeak aurkituko dituzu.
Kultur ekitaldiak
Zineforumak, liburu-aurkezpenak, antzerkiak, mahai-inguruak... antolatzen dira.
Erabilera anitzeko espazioak
Goxo egoteko gunea
Kafetxo bat hartzeko eta elkar topatzeko gune irekia dugu. Aukera ederra izan daiteke beste emakume batzuk ezagutu eta kafe baten bueltan elkarren berri izateko.
Liburutegi feminista eta irakurketa feminista taldea
Eduki feministez osatutako liburutegia ere badugu. Emakumeen sortutako liburuak dira. Etxean bertan irakurtzeko aukera izango duzu, eta etxekideek aukera dute etxera 15 egunez maileguan eramateko.
Zerbitzuak
Emakumeentzako harrera eta arreta
Etxean eskaintzen diren ikastaro, jarduera, zerbitzu eta baliabideen informazioa eskuratzeko zerbitzua.
Usurbilgo Udalak eskaintzen dituen emakumeentzako baliabideen berri eman eta behar denean dagokion zerbitzura bideratzen da bertatik.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara
- Astearte eta ostegunetan: 17:00etatik 20:00etara
Aniztasun saila eta harrera zerbitzua
Aniztasun teknikariak harrera egiten dio eskatzen duen herritarrari, batez ere, bizilagun berriei herrian bizitzeko oinarrizko informazioa emateko: baliabideak, zerbitzuak, osasun arreta, formakuntza, atzerritartasun arloko legedia, eskubideak, betebeharrak eta abar...
Ordutegia:
- Ostegunetan: 11:00etatik 13:00etara.
- Hitzordua eskatzeko: udaletxeko harreran.
Aholkularitza juridiko eta psikosoziala
Emakume orori zuzendutako zerbitzua da, eta gutxienez ordubeteko aholkularitza legala jasotzeko aukera izango du. Zerbitzu honen bidez, gai konplexuei buruzko informazio juridikoa eskaintzen dugu: banaketa/dibortzio prozesuak, indarkeria matxista kasuak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, diskriminazio egoeren aurreko aukerak, eta bestelako kontsultak.
Hilabetean behin eskaintzen da, asteazkenetan (15:00etatik 18:00etara). Irule abokatuak taldeak eskaintzen du zerbitzua, gaur egun.
- Hitzordua eskatzeko: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 37 71 12
Sexu aholkularitza
Usurbilgo adin guztietako herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Herritarrek sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun eta/edo informazio beharrei erantzutea da helburua.
Bi astetik behin eskaintzen da zerbitzua, astelehenetan (17:00etatik 19:00etara).
Hitzordua eskatzeko:
- info@xelebreak.com / 650 232 714
- emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 37 71 12
Navigation Menu
-
Kirola
- Abonuak
- Ikastaroak
- Tarifak
- Instalazioak
- Oiardoko ordutegia eta egutegia
- Arautegia
- Kirol zerbitzuko araudia
- Abonatuen arautegia
- Ikastaro luzeen arautegia
- Haurren igeriketa ikastaroen arauak
- Igerilekuko arautegia
- Kirol diru-laguntzak
- Ibilbideak
- Buruntzaldea kirolak
- Kirol Orientazio Zerbitzua (Usurbil Suspertu)
- Kontu hartzailetza
- Kultura
- Liburutegia
- Nekazaritza
- Osasun eta gizarte zerbitzuen saila
- Parekidetasuna
- Udaltzaingoa
- Zerbitzuak eta herri-lanak